Urtarrilak 25 eta 26 ikasle greba orokorra Katalunian. Hezkuntza eta osasun publikoa defendatu!
Osasun mentalaren aldeko borrokak aurrera jarraitzen du!
Kataluniako hezkuntza publikoaren egoera jasanezina da. Milaka ikaslek arazo berberak izaten ditugu urtero: ikasgela masifikatuak, berogailurik gabe; hilabeteak irakaslerik gabe eta behar dugun arretarik gabe; hautatutako Lanbide Heziketa ezin ikasi edo horretarako milaka euro ordaindu behar izatea, eta gauza bera unibertsitatean; liburuak ordaindu behar izatea, horretarako zailtasun latzak izan arren; praktikak egiten ditugun enpresa askoren abusuak jasatea; edo osasun mentaleko profesionalak ez izatea, jasaten ari garen gaitz mentalen epidemiaren aurrean.