Arrigorriaga BHIk berogailurik gabe igaroko ditu udazkena eta negua. Eusko Jaurlaritza erantzule! Mobilizatzeko momentua da, konponbidea behar dugu!
Egoera onartezina bizi dugu gure institutuan: urteak daramatzagu berogailuaren arazoekin, eta behin-behineko konponketekin jarraitzen bada, inoiz ez da arazoa behin betiko konpondu. Aurten egoera are larriagoa da: ikasturte hasieratik berogailuak ez du egun bakar batean ere funtzionatu, eta jakinarazi digutenez, ez da martxan jarriko otsailera arte.

















