Franco diktadorea hil zela 50 urte bete direnean, memoria antifaxista inoiz baino biziago dago. Euskal Herrian bereziki krudela izan zen genozidioa burutu zuen diktadura, gure borroka tradizioaren eta gure hizkuntzaren, euskararen, aurka. Milaka gara gure buruari galdetzen diogunak nola lortu hainbat belaunaldik kaleetan borrokatu duten hori, hamarkadetako errepresio, tortura eta dispertsioari aurre eginez: gure herriaren autodeterminazio eskubidea, eskuin muturraren aurrerakada geldiaraztea -Euskal Herrian ere garatzen ari dena- eta sozialismoaren alde nola borrokatu.

Erresistentzia antifaxistaren eta antikapitalistaren espazioak defendatu eta indartu

Ikasle Sindikatua Bizkaia

Hamarkada bat baino gehiago Errekalde auzoko gazteei aisialdi alternatiboa eskaintzen aritu ondoren, Etxarri II gaztetxea modu basatian hustutzeaei ekin zioten apirilaren 4an, ostiralean. EAJk, PSEk, PSNk eta UPNk zuzentzen dituzten gobernuek Euskal Herriko hainbat herritan okupatutako gaztetxeen aurka egindako erasoaldiaren barruan kokatzen da desalojoa.

Ikasle Sindikatutik gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu Aroztegiko zazpi auziperatuei, 20 urteko kartzela zigorrak eta 56 mila euroko isunak ezarri nahi baitizkiete.

Aroztegiko kanpaldiak eta bertan parte hartu zuten ekintzaileek garaipen irmoa erdietsi zuten, geldiaraztea lortu baitzuten interes kapitalista mamitsuak zituen proiektu izugarri suntsitzaile bat: 225 etxebizitza, 135 gelako hotel erraldoia eta 46 hektareako golf zelaia zuen eraikuntza plana, Baztango Lekaroz herrian. Nabarmendu behar da, UPN, PSN eta Geroa Bai obra horren defendatzaile zirela.

Auzitegien errepresioa gogor oldartu da garaipen eredugarri hura mendekatzeko asmoz. Argi utzi nahi dute hemen nork agintzen duen eta zazpi ekintzaile jazarri nahi dituzte borroka sozial guztiak kolpe horrekin kriminalizatzeko. Elkartasuna eta borroka da ingurumena eta gure bizitzak etengabe suntsitu nahi dituen sistema honi aurre egiteko bide bakarra.

Ez zaudete bakarrik! Jo ta ke, irabazi arte!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu