M24 Ikasle greba. Hezkuntza hitzarmena=pribatizazioa. LOMLOE, LOSU eta LH legeari ez! Euskal eskola publikoa defendatu
(Abajo en castellano)
Deskargatu kartela. Deskargatu eskuorria. Deskargatu greba eskariaren orria
M24 manifestazioak 12etan
Bilbo: Eliptika plazatik
Donostia: Ibaetako Aulariotik
Gasteiz: Andra Mari Zuriaren plazatik
Iruñea: Antoniuttitik
Ikasle Sindikatutik bat egiten dugu Ikasle Abertzaleek martxoaren 24rako bultzatutako ikasle grebarekin eta greba deialdia luzatzen diegu ikasle guztiei. Greba horrek, lehenik eta behin, Hego Euskal Herrian hezkuntza publikoaren murrizketen, pribatizazioen eta suntsiketaren arduradunak seinalatu behar ditu, EAJ, PSE-PSN eta UPN, eta, bigarrenik, Estatu espainiarreko Hezkuntza Ministerioa eta PSOE-UP Gobernua, egiten ari diren pribatizaziorako legeengatik.