Irailak 15eko hezkuntzako greba orokorraren arrakastaren ondoren, Estatu mailan ikasle greba hasi da, kalitatezko hezkuntza publiko, presentziala eta segurua exijituz
(Abajo en castellano)
Estatu mailan pandemiaren larritasunagatik kontzentrazioak bertan behera uztea erabaki denez, eta EAEn I-15ean eman genuen erantzun indartsua kontuan hartuta, bertan behera utziko ditugu osteguneko kontzentrazioak.
Irailak 15ean ikasleok eta hezkuntzako langileak arrakasta ikaragarria izan zuen greba egin genuen Eusko Autonomi Erkidegoan. Kaleetan 17 milatik gora izan ginen – 8 mila Bilbon, 5 mila Gasteizen eta 4 mila Donostian- eta grebak jarraipen itzela izan zuen langileen artean (%68koa sindikatuen arabera) eta baita ikasleen artean ere, gelak hustu eta kaleak indartsu hartu genituen.