Uztailaren 12an EAJ kanporatu behar da!
Ikasle Sindikatuaren adierazpena
Ikasle Sindikatuak EAEko gazteria EH Bilduren alde bozkatzera deitzen dugu hauteskundeetan, eskuineko politikekin eta murrizketa sozialekin amaitzeko balioko duen ezkerreko Gobernu baten alde.
Covid 19aren pandemian eta krisi ekonomikoaren eztandan zehar Eusko Jaurlaritzak eta EAJk izan duten ekinbideak, berriz ere azaleratu du euskal eskuinak kapitalisten eta patronalaren interesak bakarrik ordezkatzen dituela. Enpresari handien bozeramaile gisa arituz, jeltzaleek argi utzi dute beraientzat gure osasuna, hezkuntza eta eskubideak ez dutela deus balio. Jarduera ekonomikoa ez eteteko egin duen ahalegin sutsuaren eta klasera itzultzeko aginduaren helburu bakarra eurak parte diren elitearen irabazi milioidunak bermatzea izan da.