Ikasle Sindikatura batu zaitezke eta urtean 20€ko kuota ordaindu edo gure borroka bultzatu ekarpenak eginez kontu korrontearen zenbaki honetara: BBVA ES77 0182 0975 52 0201447054 edo bizzum bidez: 605950727
Irakurri hemen gure programa osoa
Batu zaitez Ikasle Sindikatura hauen alde borrokatzera…
- %100 publikoa, euskalduna, laikoa, kalitate onekoa, demokratikoa eta doakoa den hezkuntzaren alde, haur hezkuntzatik unibertsitatera. Euro publiko bakar bat ere ez irakaskuntza pribatuko patronalarentzat, ezta Elizarentzat ere! Itunpeko eskola sare publikoan integratu. Gela bakoitzeko ratioa gehienez 15 ikaslera jaistea eta beharrezkoak diren irakasle eta langile guztiak kontratatzea.
- Osasun mentalerako eskubidearen alde. Milaka psikologo eta psikiatra gehiago behar ditugu osasun publikoan eta lehen mailako arretan, baina baita ikastetxe, institutu eta fakultate bakoitzean ere. Osasun mentala ezin da klase-pribilegioa izan edo negozio bat izan. Osasun pribatua eta farmazia-enpresak nazionaliza daitezela, haien baliabide eta etekin itzel guztiak gizarte-beharren zerbitzura jartzeko!
- Feminismo borrokalari eta antikapitalista baten alde. Indarkeria matxista, justizia patriarkala eta LGTBI kolektiboaren aurkako zapalkuntza borrokatu. Gaitz hauetatik libre dauden ikasgelak nahi ditugu, arrazismo eta faxismorik gabeak, tratu txar fisiko zein psikologikoen, bortxaketen eta emakumeen erailketen erantzuleentzat zigor eredugarriak. Sexu-heziketako ikasgai inklusibo, aske, ebaluagarri eta derrigorrezkoa hezkuntza-sistema osoan, berdintasunean, errespetuan eta aniztasunean hezteko.
- Prekarietaterik gabeko orainaldi eta etorkizun baten alde. Ukatu egiten diogu krisi ekonomikoen eta sistema kapitalistaren logikaren biktima nagusiak izaten jarraitzeari. Lan-eskubideak, ordaindutako praktikak, lan-kontratu duinak eta soldata duinak, eta doakoak eta kalitatezkoak diren etxebizitza eta zerbitzu publikoak eskuratzeko aukera nahi dugu.
- Faxismoaren eta kapitalismoaren aurka. Eskuin muturra mehatxu oso larria da biztanleriaren gehiengoarentzat. Baina ezin diegu aurre egin parlamentuko ordezkariei aliantzak eskatuz edo boteretsuen zerbitzura dagoen justizian konfiantza jarriz. Faxismoarekin ez da eztabaidatzen, kalean mobilizazio masiboarekin eta programa iraultzaile baten defentsarekin borrokatzen da. Altxa dezagun erresistentzia antifaxista!
Antolatu Ikasle Sindikatua zure institutuan
Borroka da bide bakarra! Batu zaitez Ikasle Sindikatura!
Afiliatu zaitez gure webgunearen bidez edo jarri harremanetan zure institutuko edo fakultateko ISko kideekin!







