2026ko azaroaren 20an: gazte eta ikasleon nazioarteko greba eta mobilizazioa
Dei egiten diegu Europa osoko ikasle eta gazteei udazken honetan altxatzera, grebara joatera eta mobilizazioetan parte hartzera azaroaren 20an.
Mundua sutan dago
Hazten garen munduari pertsonon beharrei ez ikusiarena egiten dien sistema batek ematen dio forma. Lan-esplotazioa, krisi klimatikoa eta gerra ez dira sistemaren akatsak, kapitalismoaren muina baizik. Militarizazioaren gorakada, autoritarismoa eta ongizate-estatuaren desegitea ez dira arazo isolatuak, mundu mailako kapitalismoaren krisiaren sintomak baizik.
Gastu militarra maximo historikoetara iristen ari da; eta, berrarmatzea finantzatzeko, hezkuntza, osasuna, etxebizitza eta zerbitzu publikoak sakrifikatzen ari dira. «ReArm Europe» bezalako programek (800.000 milioi euro inbertitzea aurreikusten duenak), NATO bezalako aliantza militarren hedapenak eta derrigorrezko soldadutzaren aldeko gero eta eskaera handiagoek gure belaunaldia gerrarako prestatzen ari dira, gure etorkizuna bermatu beharrean. NATOk ez du bakea defendatzen; behin eta berriz interes inperialistak sustatu ditu esku-hartze militarraren, eskaladaren eta botere geopolitiko eta ekonomikoaren babesaren bidez. Horregatik, NATO desegin beharko litzateke.
Mendebaldeko inperialismoa, AEBetako Trump Administrazioa buru, europako klase menderatzaileak fanatismoz goraipatzen dituen berrarmatze planak inposatzen ari da, eta Europako eta mundu osoko gobernu kontserbadoreek eta eskuin muturrekoek babestu egiten dituzte.
Baina ez dira soilik indar erreakzionarioak; espiral militarista horrek babes sutsua ere aurkitu du aurrekaririk gabeko aurrekontu militarrak onartu dituzten hainbat gobernu sozialdemokrataren artean.
Palestinatik Sudanera, Libanotik Iranera, Venezuelatik Kubara, mundu osoko herriek eraso inperialistak pairatzen dituzte: interes geopolitiko eta ekonomikoen izenean burututako okupazioak, esku-hartze militarrak, zigor ekonomikoak, dominazio kolonialak eta genozidioak.
Gazteriak eta langile klaseak ordaintzen dute kostua
Gu gara haien interesak defendatzeko haien gerretan erailtzera eta hiltzera behartuko gaituztenak. Militarizazioa gure eskoletan eta unibertsitateetan sartzen da erreklutamendu militarraren bidez, arma-industriak finantzatutako ikerketaren bidez eta gerraren eta genozidioaren konplize diren erakundeekin egindako aliantzen bidez. Indarkeria normalizatzen dute, estruktura patriarkalak indartzen dituzte eta eskuin-muturra indartzen da, bien bitartean gobernuek behin eta berriz errepikatzen dute ez dagoela alternatibarik, eta “defentsaren” amets faltsua saltzen digute dena justifikatzeko. Baina badakigu berrarmatzeak ez dituela gatazkak prebenitzen, larriagotu baizik.
Etorkizun horren aurka gaude.
Interes militar gabeko hezkuntza baten alde borrokatzen dugu. Borondatezko zein derrigorrezko zerbitzu militarraren abolizioaren alde borrokatzen dugu. Armetara eta gerretara bideratzen den inbertsioa hezkuntzara, osasunera, etxebizitzara eta justizia klimatikora bideratzearen alde borrokatzen dugu. Erregai fosiletatik haratago doan trantsizio azkar eta justu baten alde borrokatzen dugu, langile klaseak gidatua, inor atzean geratuko ez dena; nazioarteko elkartasunaren alde, dominazio inperialistaren ordez, eta herri guztiek beren etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde, okupaziotik eta kolonialismotik libre.
Militarizazioaren aurkako borroka eta berau sostengatzen duen sistema ekonomikoaren aurkako borroka banaezinak dira. Petrolioaren, gasaren eta baliabide estrategikoak lortzeko gerrak, okupazioak eta indarkeria koloniala sustatzen jarraitzen du; erregai fosilen enpresek, armagintza enpresek eta finantza erakundeek, berriz, suntsipenaren eta lekualdatzeen onura jasotzen dute.
Ustiapen eta erauzketa amaigabearen logika honek ez du gerra elikatzen bakarrik. Kolapso klimatikoa ere bultzatzen du. Gobernuek erregai fosilen erabilera eta gastu militarra zabaltzen jarraitzen duten heinean, mundu osoko komunitateek bero-bolada hilgarriei, uholdeei, suteei eta goseari aurre egin behar diete. Klimaren kolapsoa ez da istripu bat, erabaki politikoen emaitza baizik, militarizazioa bezalaxe.
Lehentasun horiek ez dira ustekabekoak; ordea, nazioarteko foroetan hartutako erabakiak dira, elite politiko eta ekonomikoek interes militarrak eta erregai fosilak babesten dituztelarik, eta saihestezintzat aurkezten dituzte. Gailur militarren bidez; G7aren bidez edo COP bezalako negoziazio klimatikoen bidez, erregai fosilen kapitalaren “greenwashing” zuritze berderako tresna izan dena; gure etorkizuna sakrifikatzen jarraitzen da irabazi eta botere geopolitikoaren mesedetan.
Kontraerasora goaz
Gure borroka nazioartekoa da gure etorkizuna arriskuan jartzen duen, esplotatzen eta zapaltzen gaituen sistema nazioartekoa delako. Armamentu-industria, aliantza militarrak, instituzio finantzarioak eta erregai fosilen enpresek mugetatik haratago jarduten dutelako. Gure erresistentziak berdin egin behar du.
Ikasleok eta gazteok beti jokatu dugu paper erabakigarri bat historiaren norabidea aldatzeko orduan, langileriaren eta bere indar iraultzailearen alde jarriz. Kolonialismoaren aurkako borroketatik hasi eta gerraren eta diktaduren aurkako mugimenduetaraino, gure aurreko belaunaldiek erakutsi zuten ikasleak eta gazteak antolatu eta borrokatzen direnean gizartea mugitzen dela. Azken urtean, Europa osoko eta harantzagoko ikasleek geldialdiak, grebak eta ekintza koordinatuak antolatu dituzte genozidioaren, militarizazioaren, derrigorrezko soldadutzaren eta erregai fosilen inperialismoaren aurka.
Inork ez digu gure etorkizuna oparituko. Borroka areagotzeko momentua iritsi da.
Azaroaren 20an, Europa osoko ikasle eta gazteak grebara joango gara. Gelak hustuko ditugu, asanbladak, martxak, ekintzak eta manifestazioak antolatuko ditugu.
Europa osoko ikasle eta gazte erakundeei dei egiten diegu greba honetara batzera. Sindikatuei eta gizarte-mugimenduei dei egiten diegu haien babesa erakustera eta azaroaren 20tik 22ra mobilizatzera
Greba egingo dugu eta mobilizatuko gara gure etorkizuna konkistatzeko. Hauek dira gure aldarrikapen amankomunak gure etorkizunaren alde borrokatzeko:
1. Gerraren izenean ezarritako militarizazioaren, berrarmatzearen eta austeritatearen amaiera. Inbertsioak gizarte-ongizatean, hezkuntza publikoan, osasunean eta gazterian, armetan eta armadetan egin beharrean.
2. Derrigorrezko soldadutza mota guztiak indargabetzea. Eskolek eta unibertsitateek pentsamendu kritikorako eta askapenerako guneak izan behar dute, ez erreklutamendu militarrerako edo gerra-industriarako tresnak.
3. Askatasuna, justizia eta elkartasuna herri zapaldu guztientzat. Inperialismoaren, kolonialismoaren, okupazioaren, apartheidaren eta genozidioaren amaiera, baita gure gobernuek haiengan duten konplizitatearena ere, Estatu genozidekiko (Israel kasu) harreman guztien hausturatik hasita.
4. Justizia klimatikoa eta soziala denontzat. Kapitalismo fosilaren, estraktibismoaren eta klimaren eta ingurumenaren suntsiketaren amaiera.
5. Autoritarismoaren eta errepresioaren aurkako sistemaren erabateko aldaketa, eta gure eskubide demokratikoen defentsan. Arrazakeria eta patriarkatuaren amaieraren alde, eta herrialde guztietan eskuin muturraren porrotaren alde.
Historia ez da inoiz aldatu boterea dutenek justizia aukeratu dutelako. Herriak antolatu egin direlako eta horren alde borrokatu direlako aldatu da. Orain guri dagokigu.
Azaroaren 20an, eman ditzagun ikasle eta gazte mugimendu antimilitarista bat eraikitzeko lehen urratsak. Borroka dezagun gure etorkizunagatik, ez haien gerren alde!
- Rete della Conoscenza, Unione degli Studenti, Link Universitari (Italia)
- Union Étudiante (Frantzia)
- Solidaires Etudiantes (Frantzia)
- Mouvement National Lycéenne (Frantzia)
- SDAJ (Alemania)
- Linksjugend Solid' (Alemania)
- SDS - Die Linke (Alemania)
- Internationaler Jugend Verband (Alemania)
- Die Falken (Alemania)
- YUNA-Demokratische Jugend (Alemania)
- Young Struggle (Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Austria, Suitza)
- Sindicato de Estudiantes (Estatu mailan)
- Estudantes pelo Fim ao Fóssil (Portugal)
- Stop the War Coalition-Youth branch (Erresuma Batua)
- Socialist Students (Erresuma Batua)
- Young Greens (Erresuma Batua)
- AKS (Austria)
- JUSO-JS-GISO (Suitza)
- Rosa Kolektiv (Eslovenia)
- RedFox, Comác (Belgika)
- LSVb (Herbehereak)
- SP Jongeren (Herbehereak)
- Socialistisk Ungdoms Front (Dinamarca)







