Lan eta soldata baldintza duinen alde.
0-3 publiko, doako eta kalitatezkoaren alde!
Madrilen, Haur Hezkuntzako hezitzaileen greba mugagabea historia egiten ari da. Joan den apirilaren 7tik, 0-3ko 2.000 langilek baino gehiagok olatu miresgarri horia altxatu dute, eta kaleak duintasunez betetzen ari dira. Hezkuntza sistemak gehien esplotatu eta mespretxatu dituen langileek eskola publikoa nola defendatzen den erakusten ari dira, eta horregatik, hezkuntza komunitate osoarentzat eredu bihurtu dira.
Greba hau zentroz zentro, zonaldez zonalde emandako antolaketaren emaitza da, bizi duten egoera jasangaitzaren ondorio. Ratioak ezinezkoak dira. Hezitzaile bakar batek 8 umetxo zaintzen ditu, 1-2 urteko 14 ume eta 2-3 urteko 20 ume. Soldatak miserableak dira, hilean 1.080 euro kobratuz.
Horregatik eskatzen dute bizi-etapa hori legez aitortzea, bikote hezitzailea, bidezko soldatak eta hezitzaileen benetako aitortza. Eta funtsezkoa den kudeaketa publiko bateratua. Nahikoa da hezkuntzaren kalitatea degradatzen duten pribatizazioak egiteaz!
Madrilen, Autonomia Erkidego guztietan bezalaxe, Ayusoren Hezkuntza Kontseilaritzaren eta Almeidaren Udalaren mespretxua baino ez dute jaso langileek, arlo publikoaren pribatizazioan txapeldunak baitira. Baina Madrilgo PP zein Gobernu zentrala, Hezkuntza eta Lan Ministerioa, dira 0-3a abandonatzearen erantzule. Haur-hezkuntzarako dagoen Estatu Hitzarmenak lan-prekarietatea erregulatzen du, langile asko ez dira LGSra iristen eta ez dute ezer esaten, eta PSOEk gobernatzen duen autonomia-erkidegoetan egoera Madrilen bezain eskasa da. Aski da! Eskola publikoa desegiten duten politikak garaitzeko bide bakarra dago: antolakuntza eta greba orokorra.
Guri, Haur Hezkuntzako Goi Mailako Ziklo Teknikoko ikasleoi, borroka honek zuzenki eragiten digu. Asko praktikak egiten ari gara dagoeneko, eta gure begiekin ikusten ari gara dagoen abandonu handia. Beste batzuk, agian oraindik ez gara gela batetik pasa, baina etorkizuneko hezitzaileak gara. Horregatik, datorren maiatzaren 7, estatu mailan haur hezkuntzan greba deitu den egunean, ikasgelak hustu behar ditugu eta langileekin egon behar gara kalean.
Ikasle Sindikatutik Haur Hezkuntzako zikloan dauden ikasle guztiak (publiko, kontzertatu zein pribatuko ikasleak) M7ko grebara deitzen ditugu eta LHko ziklo publiko guztiei dei egiten diegu egun horretan etenaldiak antolatzeko manifestazioetara joan ahal izateko. 0-3a eta hezkuntza publikoa defendatzea guztion borroka da.
Gure indar guztiekin zabaldu, babestu eta indartu behar dugu greba hau. Hezitzaileak eta ikasleak, elkarrekin aurrera! Gora 0-3ko borroka! Irabazteko indarra dugu!
Haur hezkuntzako LHko ziklo bat ikasten egonez gero, jar zaitez harremanetan gurekin greba antolatzeko.







