Langileak eta ikasleak jo ta ke!
Errentatzaileei eta murrizketei aurre egin!
Etxebizitza eskubidearen aldeko eztanda soziala errentadunen boterearen eta haien zerbitzura dauden Gobernuen aurkako altxamendu erraldoi bat bihurtu da. Taula politikoa aldatu dugu, ultraeskuina atzerapausoak ematera behartu dugu eta behetik A11ko greba orokorra inposatu dugu.
Borroka honek hainbat arrazoigatik hunkitu gaitu. Poliziaren indarkeriagatik, guztia gaineztu duten mobilizazioengatik, eta baita Maricarmen Abascalen heriotzaren albiste tristeagatik ere, ausardiaz eutsi baitzion haren etxegabetzeari eta giltzarri izan baitzen mugimendu handi honi ekiteko. Hilketa krudela izan da haren heriotza, eta erantzuleak ditu.
Errentadunen diktaduraren aurkako altxamendu honek prekaritatea, soldata kaskarrak, lapurreta hutsak diren alokairuak eta zerbitzu publikoetan murrizketa basatiak inposatzen dituzten Gobernu guztiak seinalatzen ditu. Ez da eskuinaren aurka bakarrik, “Gobernu progresista” ere seinalatzen du etxebizitza eta hezkuntza duin bat izateko eskubidea ezeztatu duen orgia espekulatibo hau onartu duelako eta adorea eman diolako.
Hezkuntza publikoaren aldeko gazteriaren borroka etxebizitza duin, publiko eta unibertsalaren aldeko borrokaren parte da. Aurre egin behar diogun amesgaiztoak jatorri bera du: kapitalismoa, gehiengoaren miseriaren kontura gutxiengo batentzat onurarik handienean oinarritzen den sistema, gerra inperialistak, Palestinako herriaren aurkako genozidio krudela eta eskuin muturrari ateak parez pare irekitzen dizkion agenda totalitarioa eragiten dituena.
Ikasleei eta gazteei dei egiten diegu indar handienarekin greba okorra eraikitzera ikastetxe guztietan, unibertsitate guztietan eta auzoetan, greba asanblada eta komiteak bultzatuz gure eskola eta fakultateetan, gure irakasle eta langileria osoarekin batasunean.
Greba orokor honek mugimendu antifaxista erraldoi bat eraikitzen ere lagundu behar du, eta batez ere, gizartearen eraldaketa sozialistaren alde borrokatzen duen klaseko alternatiba bat altxatu behar du.
A11n guztiok grebara honen alde:
- Etxebizitza duina, publikoa eta unibertsala langile klasearentzat eta gazteriarentzat
- Etxejabe errentadunen eta funts-putreen desjabetzea
- Etxegabetze gehiagorik ez! Kontratu mugagabeak eta alokairuen prezioen %50eko jeitsiera
- Hezkuntza publiko duina, doakoa eta murrizketarik gabekoa. Eskola pribatu eta itunpekoari diru publiko gehiagorik ez.
Ekintzara pasatzeko unea da!
Batu zaitez Ikasle Sindikatura greba orokorra eraikitzera!







