Ikasle Sindikatuaren adierazpena Irailaren 20ko erraustegiaren aurkako manifestazioaren inguruan
Ikasle Sindikatutik babestu egiten dugu 2018ko irailaren 20ean Ernai gazte antolakundeak Lasarte Orian erraustegiaren aurka deitu duen manifestazioarekin, 10:30tan Okendo plazatik. Horregatik erraustegiaren obren inguruetako herrietako ikasleak, Lasarte-Oria eta Ususrbil barne, manifestaziora joateko klaseak eteteko duten eskubidea defendatzen dugu, ikasleon zilegizko erabaki kolektibo guztietan eta ikasleon greba eskubidean ikastetxeak biltzea ezinbestekoa den berme guztiekin, falta ez justifikaturik jarri gabe.
Errausketa-instalazio honen eraikuntzak interes bakar bati erantzuten dio: eraikuntzako eta hondakinen kudeaketako enpresariak diru publikoarekin aberastea. Baina ordaindu beharko dugun prezioa altuegia da, nola diru publikoan hala gure osasunean eta ingurugiroan izango dituen ondorioetan.