Elkarrizketa Altsasuko gazteen amei
"Feminismoa, pentsionistak eta Altsasuko kasua izan dira gizartea esnatzeko modu bat eta esateko sistemari: honaino"
Altsasuko gazteen kasua eta egin diren mobilizazio erraldoiak borroka ikur bihurtu dira. Milaka eta milaka izan gara auziperatuak askatzeko eta muntaia polizialekin amaitzeko aldarrikatu dugunak, zuzenean salatuz sistemaren zerbitzura dagoen aparatu judizial hau. Ezker Iraultzaileko kideak borroka honetan laguntze aldera nazioarte mailako elkartasun kanpaina bat jarri dugu abian. Bertan parte har dezakezu eta hori zabaldu.
Bel Pozuetarekin eta Amaia Amilibiarekin egon gara elkar hizketan, espetxean dauden Adur eta Jon Anderren amak. Gure eskerrik eta babesik beroena bidali nahi diegu hemendik beraiei, gazteei eta senitarteko zein lagun guztiei, muntaia honen aurkako borrokan.