E-26 Euskal Herrian. PNV eta PP kanpora!
Nahikoa da, murrizketarik eta kontraerreforma frankistarik ez!
Pasa den urteko A-20eko hauteskundeetan, milioika gazte eta langilek urte hauetan kaleetan gauzatu dugun mobilizazioa hautestontzietan ere adierazi zen. Emaitzen ezkerreranzko biraketa nabarmenak edota PPek jasan zuen kolpeak, izerdi hotza eragin zuen bankari eta botere ekonomiko handien artean. Hauen helburu bakarra beren murrizketa eta austeritate errezetak inposatzen jarraitzea da gehiengoarentzat, beraiek errege moduan bizitzen jarrai dezaten.