Denak grebara eta manifestazioetara 12etan

Bilbo: Arriaga

Donosti: Boulevard

Gasteiz: Andramari zuriaren plaza / Virgen Blanca

Iruñea: Udaletxe plaza / Plaza del Ayuntamiento

Artículo en castellano

Deskargatu kartela eta eskuorria

Azken hilabete hauetan gazteok burutu dugun borroka izan da hondamendi ekologikoaren aurkako ekintza garrantzitsuena. Sarraskiaren benetako arduradunak seinalatu ditugu: sistema kapitalista, multinazional handiak eta beren zerbitzura dauden gobernuak. Mundu osoan ikasle grebak, manifestazioak, kontzentrazioak eta okupazioak ugaritu egin dira, azken urteetan “klimari buruzko goi-bilerak” antolatu dituzten politikarien hipokresia salatzeko; ingurugiroaz kezkatzen diren itxura egiten dute, baina natura suntsitzen jarraitzen dute, arnasten dugun airea eta jaten ditugun jakiak kutsatzen.

Irabazi mugagabeak lortzeko, magnate eta enpresari gutxi batzuek ez dute zalantzarik egiten planeta suntsitzeko orduan, Trump, Bolsonaro eta gaineko gobernuen babesarekin. Datuek argi diote: mundu osoko CO2aren isurpenen %71 100 enpresek bakarrik eragiten dute, eta munduko pertsona aberatsenen %10a isurpenen %49aren arduradun da.

“Kapitalismo berdearen” iruzur handia

Orain sistemaren politikari horiek “diskurtso berdea” bere egin dute, mugimendua asimilatu eta izaera antikapitalista ezabatzeko. Baina uda honetan Groenlandiaren urtzeak eta Amazonia erraustu duten suteek argi utzi dute ezin dezakegula konfiantzarik izan berengan, ezta beren erakundeengan. Alderdi berde asko ere, Irlandan edo Alemanian bezala, gobernura iritsi direnean enpresen interesen menpe jarri dira eta murrizketa eta pribatizazio politikak babestu dituzte.

Euskal Herrian, EAJ bere burua zuritu nahian dabil gazteriaren mobilizazioaren aurrean, irudi ekologista hartu nahian, baina praktikan beti defendatu izan dituzte enpresarien irabaziak Euskal Herriko ingurumena suntsitzearen kontura. AHTaren obrak, Zubietako erraustegia, frackinga… Ez da kasualitatea Estatu espainiar guztiko kutsaduraren arduradun handiena Josu Jon Imaz izatea, EAJko Euskadi Buru Batzarreko lehendakari ohia eta egun Repsoleko kontseilukide ordezkaria. Berdin gertatzen da PSOEren Gobernu espainiarrarekin. “Trantsizio ekologikorako agenda” martxan jartzeaz hitz egiten du, baina mota guztietako pribilegioak eman dizkie kutsaduraren multinazionalei boterean egon den urte luzeetan.

Natura babestu gizartea eraldatuz

Planetaren biziraupenaren aldeko borroka ez dagokio gazteriari bakarrik, eta ez da bereizten gainerako aldarrikapen sozialetatik edo azken urte hauetan borrokatu ditugun hezkuntzako aldarrikapenetatik. Hori dela eta, langileen sindikatuei ere grebara batu eta 24 orduko greba deitzeko eskatzen diegu.

Planeta salbatzeko ezinbestekoa da monopolio handiek mundu mailako ekoizpenean inposatzen duten diktadurarekin amaitzea. Beharrezkoa da ekonomia modu arrazionalean planifikatzea, ingurugiroa zainduz eta lanpostu guztiak, soldatak eta zerbitzu publiko duinak bermatuz. Zapalkuntza kapitalista garaituz eta justizia sozialean oinarritzen den gizarte benetan demokratikoa -gizarte sozialista- eraikiz bakarrik lortuko dugu natura babestea eta hondamendia saihestea.

Hori dela eta, Ikasle Sindikatutik gazteriari dei egiten diegu irailaren 27ko ikasle greban parte hartzeko, goizean estatu osoan antolatu ditugun manifestazioetan kaleak hartzeko eta mugimendu ekologista antikapitalista eta iraultzailea eraikitzeko.

 

Hauxe eskatzen dugu:

• Zubietako erraustegia gelditu! Birziklatze enpresa publikoak, langileen kontrol demokratikopean. Negoziorik ez ekologismoarekin!

• Energia eta erregaiak sortzen dituzten multinazional guztiak nazionalizatzea eta inbertsio plan publiko bat egitea energia industria erabat ekologikoa eta jasangarria izan dadin. Energia pobreziari ez!

• AHTrik ez! Kalitatezko eta doako garraio publiko eta ekologikoaren alde. Inbertsio masiboa hiriak %100 jasangarriak izan daitezen.

• Automobil, aeronautika eta ontzigintza industriaren nazionalizazioa eta horien eraldaketa ekoizpena bideragarria eta ez-kutsagarria izan dadin.

• Lurraren, abeltzaintzaren eta elikagai prozesamenduen industriaren nazionalizazioa. Ozeanoen ustiatze kapitalistari ez! Elikadura jasangarri, ekologiko eta osasuntsuaren alde, gizarte osoarentzat!

• Langileen eta gazteen osotasunaren kontrol demokratikopean planifikaturiko ekoizpen jasangarria! Munduaren eraldaketa sozialista eta ekologikoaren alde!

Irailaren 27an guztiok grebara eta manifestazioetara.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

Jarrai gaitzazu