Urriaren 1eko epaiaren eta errepresio frankistaren aurka: tothom als carrers!

Asteazkena 16: ekintzak institutu eta fakultateetan
Osteguna 17: ikasle manifestazioak 12tan
Ostirala 18: ikasle eta langileen Greba Orokorra

Urriaren 1eko epaiketa fartsaren sententziak helburu oso argia du: Catalunyako herriak eraldaketa sozial sakonerako agertu duen aspirazioa zapaltzea. 2017ko urriaren erreferendumean lortu genuen garaipenaren aurkako erantzuna da, non herri antolakuntzaren eta mobilizazioaren bidez autodeterminazio eskubidea gauzatu genuen, gehiengo gogoangarriak Catalunyako errepublikaren alde bozkatuz.

Denak grebara eta manifestazioetara 12etan

Bilbo: Arriaga

Donosti: Boulevard

Gasteiz: Andramari zuriaren plaza / Virgen Blanca

Iruñea: Udaletxe plaza / Plaza del Ayuntamiento

Artículo en castellano

Deskargatu kartela eta eskuorria

Azken hilabete hauetan gazteok burutu dugun borroka izan da hondamendi ekologikoaren aurkako ekintza garrantzitsuena. Sarraskiaren benetako arduradunak seinalatu ditugu: sistema kapitalista, multinazional handiak eta beren zerbitzura dauden gobernuak. Mundu osoan ikasle grebak, manifestazioak, kontzentrazioak eta okupazioak ugaritu egin dira, azken urteetan “klimari buruzko goi-bilerak” antolatu dituzten politikarien hipokresia salatzeko; ingurugiroaz kezkatzen diren itxura egiten dute, baina natura suntsitzen jarraitzen dute, arnasten dugun airea eta jaten ditugun jakiak kutsatzen.

Manifestazioa. Maiatzak 24, Donostian 19:00tan Alderdi ederren

(abajo en castellano)

Sistema kapitalistak planeta benetako hondamendira darama. Enpresari eta bankari handiek kosta ahala kosta irabazi maximoa eskuratzeko eta euren poltsikoak betetzeko helburu bakarra dute, eta horretarako berdin zaie ingurumena suntsitzea eta mundu guztian zehar langile klasean eta gazteetan miseria gordinena zabaltzea. Euren esanetara dauden gobernu kapitalistetako ordezkariek “ekonomia berdearen eta jasangarriaren” inguruko goi bilerak eta diskurtsoak erabiltzen dituzte euren aurpegiak zuritzeko, protokoloak onartzen dituzte, baina gero ezerezean geratzen dira multinazional handien interesen alde.

Hipokresiarik ez! Kanpora EAJ eta eskuina M8tik!

Ohikoa duen hipokresiarekin, EAJ Euskal Herriko martxoaren 8ko grebara eta mobilizazioetara batzen saiatzen ari da. Bere afiliatuei eta ordezkariei greba onartzeko askatasuna emateko mezua zabaldu du, helburu argia batekin: apirileko eta maiatzeko hauteskundeetara begira aurpegia garbitu eta borroka feministak duen klaseko eduki antikapitalista desegin nahi dute. Baina praktikan, EAJ izan da, hamarkada luzez, Euskal Herriko emakumeen gehiengoa, orokorrean langile klasearekin batera, zapalkuntzarik gordinena jasaten dugun emakume langileak, gehien eraso eta kolpatu duena. Noski, eraso horien buruan ere badaude Itsaso Atutxa, Cristina Uriarte, Arantxa Tapia, etab., murrizketak eta pribatizazioa bultzatu baitituzte hezkuntzan eta osasun publikoan, zaharren egoitzetan, jantokietan, haur eskoletan, etab. Emakume horiek ere etengabe jarri dira patronalen eta inolako eskrupulurik ez duten esplotatzaileen alboan, hainbat eta hainbat emakume bizi baldintza duinen alde borrokara irten direnean. Guk argi daukagu: Kanpora EAJ martxoaren 8tik!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu