Inork ez dezala ikasturtea errepikatu, inor ez dadila atzean geratu!

Sinatu Hezkuntza eta Unibertsitate ministerioei bideraturiko eskaera

Estatu osoko 30 unibertsitatek baino gehiagok ikasturte hau modu telematikoan amaituko dutela jakinarazi dute. Badirudi denbora kontua dela neurri hori gainerako hezkuntza-etapetara zabaltzea. Egoera honetan, Hezkuntza eta Unibertsitate Ministerioek erabat bazterrean utzi gaituzte langile familietako ikasleak, ez baitute planteatu alternatiba erreal bakar bat ere ikasturtea galtzea edo zuzenean hezkuntza sistematik kanporatuak izatea eragozteko.

Sinatu hemen selektibitatea bertan behera uzteko eskaera

Plan konkretua behar da: gai zerrendak murriztu behar dira!
Osasunari eta hezkuntza publikoari egindako murrizketa guztiekin amaitu behar da!

Koronabirusaren pandemiak agerian utzi du, Euskal Herrian, espainiar Estatuan eta mundu osoan, murrizketa eta pribatizazio urteek eragin duten hondamendi soziala. Tamaina honetako krisi batean, osasun publikoaren kolapsoa eta dozenaka mila langileren kaleratzea gertatzen ari denean, Gobernuak hartu dituen neurriek kapitalista handien irabaziak bermatzea du funtsezko ardatz. Aurrekontu publikoko 100.000 milioi euro baino gehiago (BPGren %10) Ibex 35eko enpresa handietara eta bankuetara joango dira zuzenean, hondamendiari benetan aurre egin behar dioten langile familiei huskeriak besterik eskaintzen ez zaizkien bitartean.

(abajo en castellano)

Bozken % 93ak martxoaren 6ean greba egin nahi duela adierazi badu ere, ez dela greba egongo esan du Txurdinaga Behekoako zuzendaritzak. Beren argudioa, ikasleen %80ak bozkatu behar duela izan da, nahiz eta ez duten publiko egin ikastetxeko ikasle kopurua orrian. Neurri hau erabat antidemokratikoa da, eta grebak ez ateratzeko egina dago. Berdina gertatu zen urtarrilaren 30eko greba orokorrean.

(abajo en castellano)

Urtarrilaren 30eko greba orokorrean gazteok masiboki atera ginen kalera, langile klasearekin eta pentsionistekin indarrak elkartuz mobilizazio erraldoi batean. Gazteon indarra agerikoa izan zen goizeko nahiz arratsaldeko mobilizazioetan. Ez da kasualitatea hezkuntzan ikasleek eman genion jarraipen zabala, ikastetxe eta unibertsitateko ikasgelak hustuz Hego Euskal Herri guztian zehar. Hori isilarazten saiatu zen EAJ-PSEren Eusko Jaurlaritza: hezkuntzako jarraipena %48an zenbatu zuen, esanaz akats informatibo baten erruz ikastetxeen %48a bakarrik zenbatu zuela.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu