M24: milaka ikaslek kaleetan Hego Euskal Herrian Euskal Eskola Publikoaren alde, Hezkuntza Hitzarmenari ez!
Atxilotutako 34 ikasleak kargurik gabe askatu. Errepresiorik ez!
Martxoaren 24an, milaka ikaslek Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñeko kaleak bete ditugu Ikasle Abertzaleek deitutako ikasle greban, Ikasle Sindikatutik aktiboki babestu duguna, estatuko hezkuntza kontrarreformen aurka, baina baita EAJ-PSEren Hezkuntza Itunaren aurka ere, Euskal Eskola Publikoaren pribatizazioan beste jauzi bat izango baita. Berriro ere, Ikasle Sindikatuak deitutako M8ko ikasleen manifestazio jendetsuen ondoren, ikasgelak hustu eta kaleak bete ditugu.