Milaka irakasle eta ikasle kalean pribatizazioaren aurka eta euskal eskola publikoaren defentsan

Joan den azaroaren 30ean, ikasleak grebara eta mobilizaziora atera ginen modu masiboan, gure irakasleekin batera, EAJ-PSEren hezkuntza-itunaren aurka eta euskal eskola publikoaren defentsan.

Azaldu dugun bezala, lege-aurreproiektu hau euskal eskola publikoaren aurkako erasorik handiena da hamarkadetan, eta hura eraisteko kolpea da. Erabat ezbaian jartzen da hezkuntza publikorako dugun eskubidea, ikasketa-baldintza guztiz onartezinekin, irakasle eta langile nahikorik gabe eta zatika erortzen diren ikastetxeetan.

Hala ere, batzuek etekin ekonomiko handia aterako diote akordio honi. Sare publikoak eta itunpekoak parekatzeak negozio izugarria ekarriko dio itunpeko irakaskuntza pribatuaren patronalari, bai eta eliza katolikoaren hierarkiari ere. Horrek esan nahi du eliza katolikoak bere diskurtso xenofobo, matxista eta erreakzionarioa zabaltzen jarraitu ahal izango duela, trabarik gabe, euskal gazteen artean. Izan ere, hezkuntza-patronalek besoak zabalik jaso dute akordio hori, itunpeko eskoletara bideratutako aurrekontua %40ra arte handituko baita hurrengo ikasturteetan.

Zoritxarrez, Legebiltzarreko ezkerreko erakundeek, eta bereziki EAJren politika pribatizatzailearen aurkako oposizioaren buru izan beharko lukeen EH Bilduk, “akordio tamalgarri hau babestu dute, euskal hezkuntza eredu bat eraikitzeko abiapuntu bat izan daitekeela defendatuz”. Baina hezkuntza-komunitateak ez ditu argudio horiek irentsi.

Hezkuntza %100 publikoa nahi dugu, eta hala aldarrikatu dute milaka lagunek hezkuntza-greba honetan. 10.000 irakasle eta ikasle baino gehiagok bete ditugu EAEko hiriburuetako kaleak, hezkuntza akordio hau berehala bertan behera uztea eskatzeko eta gurea dena defendatzeko: %100eko hezkuntza publikoa, euskalduna, kalitatezkoa, laikoa, zientifikoa eta finantziazio duina duena. Euro bakar bat ere ez itunpekoaren negoziorako!

Orain, arrakasta horren ondoren, borroka areagotu behar dugu. Datorren abenduaren 14rako irakasleek beste greba bat deitu dute, eta Ikasle Sindikatutik ere deituko dugu. Aste honetan bertan, greba baino egun batzuk lehenago, EH Bilduk itun hori hobetzeko egin dituen ahaleginek ez digute balio, pribatizazioaren logikarekin jarraitzea baita akordioaren funtsa, itunpekora bideratzen den diru publikoa are gehiago handituz. Ez dugu EAJrekin akordiorik nahi!

Greba eta mobilizazioarekin, manifestazio masiboekin, borroka sindikalarekin lortuko dugu akordio lotsagarri hau eta euskal eskola publikoa suntsitzen ari diren murrizketa eta pribatizazio guztiak atzera botatzea.

EAJren hezkuntza akordioari EZ! Pribatizaziorik ez!
Euskal eskola publikoa defendatu!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu