A-25. Indarkeria matxistaren eta zapalkuntza kapitalistaren aurka, FEMINISMO IRAULTZAILEA
Azken hilabeteotan, Covid-19ren krisiarekin eta konfinamenduekin, emakume gazte eta langile askok pairatu dute modu are krudelagoan indarkeria matxistaren gaitza, euren erasotzaileekin etxean harrapaturik. Hori dela eta, azaroaren 25 honetan ere, milioika emakumek jasaten dugun indarkeria eta hori babesten duen sistema kapitalista salatzen jarraituko dugu.