Kalean da Emakume Aske eta Borrokalarien ale berria!
Feminista antifaxistak Palestinarekin. Gora klaseko harrotasun iraultzailea!
Hemen deskargatu eta irakur dezakezu.
Feminista antifaxistak Palestinarekin. Gora klaseko harrotasun iraultzailea!
Hemen deskargatu eta irakur dezakezu.
Denok harrotasunaren manifestazioetara!
BILBO · 19:30etan · La Casilla
GASTEIZ · 20:30etan · Andra Mari Zuria
Gazako genozidio sionistari ez!
LGTBI pertsonak gure bizitzako esparru guztietan jasaten dugun indarkeria jasanezina da. Erasoek eta diskriminazioak ez dute etenik. Espainiako estatuan, kalkuluen arabera, 280.000 pertsonak erasoak jasan dituzte orientazio edo identitate sexualagatik azken bost urteetan zehar. %27,5 diskriminatua izan da eta %8,6k indarkeria fisikoa edo sexuala jasan du. Horiek eskura ditugun datuak baino ez dira. Onartezina, itogarria eta akigarria da.
Mundu osoko ikasle mugimendua eta gazteria gaitzesten ari gara gure anai-arreben aurka Gazan egindako genozidio sionista.
Sarraskiak ez du etenik eta gure amorruak ere ez. Eraildako 40.000 pertsona baino gehiago, horietatik % 80 emakumeak eta haurrak, Gazako Eremuan etxebizitzen % 60 suntsituak izan dira, baita osasun-sarearen, ospitaleen eta unibertsitate guztien % 80 ere. Nahikoa ez balitz, Netanyahuk eta bere gobernu kriminalak gose-zigor ankerra ezarri diote herritarren % 90. Lerro hauek idazten ari garela, basakeria honen urrats berri batean gaude. Rafahko hainbat errefuxiatu-eremu, gazatarren azken desplazamendu-gunea, bonbardatzen ari dira sarraskia are gehiago handituz.
Mundu osoko ikasle mugimendua eta gazteria gure anai-arrebek Palestinan jasaten duten genozidio sionistaren aurkako borroka irmoan gaude.
Datorren apirilaren 21ean EAEko hauteskundeetan, EAJren porrota benetako aukera da. Bere pribatizazio politikek, osasun eta hezkuntza publikoaren suntsiketak, ustelkeria kasuek edo langileen eta eragile sozialen aurkako errepresio basatiak geroz eta haserre handiagoa eragiten dute. Buruzagi jeltzaleen urduritasuna bistakoa da.
Gaurko egunean, Sopela BHI ikastetxeko ikasle baten heriotzaren berri triste eta lazgarria izan dugu.
Egoera honetan onena ekainaren 17ko kontzentrazioa bertan behera uztea dela uste dugu.
Ikasle Sindikatutik gure indar eta laguntza guztia helarazi nahi diegu une honetan familiari, lagunei eta kideei.