Hitzaldia Turdinaga LHIIn: Matxismoaren, homofobiaren eta transfobiaren aurka. Benetan garena izan nahi dugu!
(abajo en castellano)
Ostirala, apirilak 23, 13:15etan Bizkargi Aretoan-019
Krisia modu basatian ari da kolpatzen batez ere gazteak eta emakume langileak. Emakume izate hutsagatik, behin-behinekotasun eta prekarietate handiagoa pairatzen dugu, eta baita langabezia ikaragarria ere, pandemian zehar gizonenaren bikoitza hazi dena. Konfi- namenduan zehar, indarkeria matxistagatik 016 telefonora egindako deiak %60 igo ziren, eta on-line kontsultak %586. LGTBI kolektiboko milaka emakume eta gazte tratu txarren eta erasotzaileen eskuetan egon dira itxita, eta orain praktikan ia ezinezkoa da emantzipatzea.