Deskargatu kartela | eskuorria

Jazarri, eraso, bortxatu eta erailtzen gaituzte! Aski da!

Eta martxoaren 17an ere grebara goaz Hego Euskal Herriko langile klasearekin batera

2026an gaude eta indarkeria matxistak jasanezina izaten jarraitzen du. Jazarpenak, erasoak, bortxaketak eta erailketak eguneroko albiste dira. Matxismoak kolpatzen gaitu gure institutu eta fakultateetan, lanean eta familian, gure inguru sozialean eta kalean. Justizia patriarkalak eta polizia erasotzaileak defendatu eta babesten dituzte. Eta nazkatuta gaude.

Nazkatuta gaude matxiruloak jasateaz, nazkatuta feminazi deitzen gaituen eskuin muturraz, nazkatuta Julio Iglesiasen tankerako boteretsuekin, gurekin eta gure gorputzekin nahi dutena egin dezaketela pentsatzen dutenekin. PSOEren eta EAJren postureo feministarekin ere nekatuta gaude, eta baita Gobernuarekin eta instituzioekin, indarkeria matxistarekin atsekabetuta daudela dioten arren, benetako unean ezer egin ez eta dena baimentzen baitute. Nola da posible oraindik gure ikastetxeetan sexu-heziketa inklusiboko ikasgairik ez izatea?

Hori guztia ez da kasualitatez gertatzen. Indarkeria matxista honen erantzulea bizi, edo hobeto esanda, nekez bizi dugun sistema ekonomiko, sozial eta politikoa da. Sistema honek hezkuntza publiko duin bat ez izatera, prekarietatera eta soldata miserableetara kondenatzen gaitu, gure kontura aberasten diren etxejabe errentadunek etxebizitza kontrolatzen dutelako independizatu ezin izatera kondenatzen gaitu, gure identitate sexuala ukatzen digu eta LGTBI kolektiboaren aurkako indarkeria eta transfobia normalizatzen ditu.

Bai, sistema kapitalista kriminal hau da Trump eta ICEko Gestaporena, eskuin muturrari genero indarkeria ukatzea eta gure amek eta amonek diktadura frankistapean jasandako zapalkuntza aldarrikatzea ahalbidetzen dion sistema. Sistema berak eta politikari berberek Palestinako herriaren aurkako genozidio sionista sutsuki babestu edo, EAJk bezala, zuritu dute.

Horregatik ikasle greba feministara deitzen dugu martxoaren 6an, ostirala, 12etan manifestazioak antolatuz, Estatuko lurralde guztietako gure kideekin bat egiteko. Eta horregatik ere martxoaren 8an mugimendu feministaren mobilizazio bateratuetan parte hartzeko deia egiten dugu.

Ikasle greba hau, gainera, euskal gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 17ko greba orokorraren bezpera izango da. Ikasle Sindikatuak eta Emakume Aske eta Borrokalariak aktiboki babesten dugu greba hori, indarkeria matxista eta lan prekarietatea oso konbinazio errentagarria baitira patronalentzat. Horregatik ere dei egiten diegu ikasleei egun horretan elkarrekin borrokatzera, gelak hustera, eta langileekin batera manifestazioetan masiboki parte hartzera, Hego Euskal Herrian 1.500 euroko gutxieneko soldata aldarrikatzeko, gazteriarentzat funtsezko eskubidea baita.

Denok ikasle greba feministara martxoaren 6an!

Eta 17an: Langile eta ikasleak elkarrekin aurrera!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu