Benetan garena izan nahi dugu!

articulo en castellano

2021eko Harrotasunaren hilabetean, Emakume Aske eta Borrokalariak, Ezker Iraultzailea eta Ikasle Sindikatutik LGTBI mugimendu iraultzaile eta borrokalariaren bandera altxatzen dugu. Gure eskubideen aldeko borroka inoiz baino beharrezkoagoa da; izan ere, zapalkuntza, jasaten dugun desberdintasuna eta gure kolektiboaren aurkako erasoak etengabe areagotzen ari dira.

LGTBI kolektiboari, ez bakarrik gay, lesbiana, bisexual, trans… izateagatik, baizik eta baita langile klase garen neurrian ere, inork ez digu inoiz eskubiderik oparitu. Lortutakoa mobilizazioaren bidez lortu dugu. Orain Trans Legea Kongresuan aurkeztu izan baldin bada trans pertsonek egin duten borroka nekaezinagatik izan da. Abortatzeko, dibortziatzeko edo homosexualen aldeko eskubideekin bezala, lortutako guztia kaleetan emandako borrokari esker lortu da.

1969ko Gay Askapenerako Frontearen hitzetan: "Errefusatu egiten ditugu gizarteak rol-sexualak inposatzeko eta gure izaeraren definizioa emateko egiten dituen saiakerak, gizartearen mito sinplistak ukatzen ditugu. Benetan garena izan nahi dugu. Anaitasuna, lankidetza, maitasuna eta desinhibizio-sexualean oinarrituko den gizarte forma eta harreman berriak nahi ditugu. Babiloniak helburu bakar baten alde egitera bultzatu gaitu: iraultza ".

Gure eskubide guztien alde, transfobiaren aurka eta gure borroka desitxuratzeko multinazionalek eta sistemak berak egiten dituzten saiakeren aurka: klaseko Harrotasun antikapitalista!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu