Zapalkuntzarik, ikusezintasunik eta desberdintasun sozialik gabeko bizitza askearen alde!

Ezarritako ordenaren defendatzaileek kontzienteki ezkutatzen dute trans kolektiboak sistema kapitalistan jasaten duten zapalkuntza basatia eta sistematikoa. Trans Legearen eztabaidaren harira, benetako astakeria transfoboak entzun ditugu bai eskuin atzerakoienaren ahoetatik eta baita feminismo egokitu eta instituzionaleko sektoreen aldetik ere.

Gizakia askotarikoa da, eta ez dago ezer txarrik ez arrarorik horretan. Trans pertsonak ez dira emakumeen gorputzetan giltzapetutako gizonak edo alderantziz, ez dute operazio baten beharrik beren gorputzarekin adiskidetzeko, eta ez dute trans izatea "aukeratu" – objektiboki hala dira –. Trans errealitatearen ikuspegi estu eta patologizatzaile horrek praktikan diskriminazioa, bazterketa eta muturreko indarkeria dakar. Estatu espainiarrean, trans pertsonen langabezia-tasa %85ekoa da, eta prostituzioa da 10 trans pertsonatik 8rentzat bizirauteko bitartekoetan aukera bakarra. Horri guztiari suizidioaren mehatxua gehitu behar zaio: AEBn egindako ikerketa baten arabera, trans pertsonen %40 bere buruaz beste egiten saiatu izan da

Feminismo faltsuan estalitako transfobiarik ez

Gaur egun, trans pertsona batek erregistro-aldaketa egin ahal izateko eta legez benetan nor den aitortuta izateko, beharturik dago psikiatra batek genero-disforia diagnostikatu diezaion eta bi urtez hormona-tratamendua jasotzera. Estatuak eta gobernuek duten jokabidea aberrazio hutsa da: transexualitatea gaixotasuntzat hartzen dute, eta trans pertsonei tutoretza arbitrario bat ezartzen diete, nor diren jakiteko irizpiderik izango ez balute bezala.

Trans eskubideak deskalifikatzen saiatzea eta duten identitatea ukatzea oztopo burokratikoen bidez, diagnostiko psikiatrikoen eta nahitaezko tratamenduen bidez ikaragarria da. Baina are ikaragarriagoa eta astakeria hutsa da, gainera, hori justifikatzea argudiatuz bestela “emakumeak ezabatzea” sustatzen dela edo horrela emakumeen aurkako abusuak egiteko atea irekitzen dela. Benetan mespretxu latza da kolektibo horrek jasaten duen zapalkuntzarekiko.

Trans legea: aurrera pausoa baina ez nahikoa

Emakume Aske eta Borrokalariok irmoki babesten ditugu transen eskubideen aitorpenean aurrerapauso bat dakarten neurri guztiak, premiazkoa baita diskriminazio-egoera horrekin amaitzea. Eta gaur egun Trans Legearen zirriborroa mahi gainean badago, trans kolektiboaren borroka nekaezinagatik da.

Baina emakumeen eskubideekin gertatzen den bezala, paperean aitortzea ez da nahikoa. Legeak alderdi oso positiboak jasotzen ditu, baina beharrezkoak dira ezkerreko politikak arazoaren erroari aurre egiteko. Osasun %100 publikoa bermatzea trantsizio-prozesua baldintza duinetan hasteko, lehen mailako arretako zerbitzu psikologiko publikoa, lanpostu bat bermatzea, proxeneten negozio handiaren aurka egitea eta prostituzioak dakarren indarkeria debekatzea, polizia eta estatu-aparatua frankistez garbitzea, alegia, transexualak jazartzen, umiliatzen eta erasotzen dituzten horiek zigortu eta kanporatzea... Bide horretatik defendatu daitezke trans pertsonen eskubideak, paperez haratago, praktikan!

Berriz ere adierazten dugu baldintzarik gabeko konpromisoa dugula gure ahizpa eta anaia transen borrokarekin bat eginez. Sistema bidegabe hau behera botako duen iraultza behar dugu, ez baitu gehiengoarentzat miseria eta sufrimendua besterik eragiten.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu