Deskargatu kartela | eskuorria 

Gu hiltzen eta bortxatzen jarraitzen dute! Indarkeria matxista borrokatu!

Feminista iraultzaileak Gazako genozidioaren aurka!

MANIFESTAZIOAK 12etan

Bilbo: Arriaga Plazan / Donostia: Boulevard

Gasteiz: Andra Mari Zuria / Iruñea: Udaletxea

Indarkeria matxistak iaz ere marka guztiak hautsi zituen. 56 emakume erail zituzten, 2022an baino 7 gehiago; bortxaketak %53,2 igo dira eta sexu-eraso mordoa neska, haur zein nerabeen aurkakoak izan dira; ehunka salaketa judizial artxibatuta eta erasotzaileak kaleetan; milaka emakume salerosketaren, prostituzioaren eta alokairuko sabelen biktima…

Milaka lagun kalean matxismoaren, patronalaren eta EAJren Jaurlaritzaren aurka

 

Azaroren 30ean, milaka pertsona mobilizatu ginen Hego Euskal Herriko txoko guztietatik, emakumeok gure lanpostuetan pairatzen ditugun prekarietatea, nahiz zerbitzu publikoen eta zainketen murrizketa eta pribatizazio basatiak salatzeko.

Deskargatu kartela

Mobilizazioak

Gasteiz: 12:30etan San Anton Plaza | Bilbo: 18etan Jesusen Bihotza

Donostia: 18etan Boulevard | Iruñea: 18etan Antoniutti

2023 markak hausten ari da indarkeria matxistaren datuetan. 52 emakume hil dituzte aurten estatu mailan, 2003az geroztik 1.237 . Bortxaketak %53,2 ugaritu dira, eta egunero agertzen dira albiste berriak komunikabideetan. Haur eta neska oso gazteen aurkako sexu-erasoak, mendetasun kimikoaren erabilera, salaketa artxibatuak, erasotzaileak kalean... Guk hildakoak jartzen ditugu eta hemen ez da ezer gertatzen. Jasanezina da.

Azaroaren 16an, denok grebara eta mobilizazioetara!

Mobilizazioak 12etan

Bilbo: Arriaga PlazanDonostia: Boulevard

Gasteiz: Andra Mari Zuria - Virgen Blanca Iruñea: Udaletxean

Ikasle Sindikatutik salatu nahi dugu ikasleok datorren azaroaren 16ko grebaren harira jasaten ari garen errepresioa. Ikastetxez ikastetxe, etengabe jartzen ari dira trabak eta aitzakiak Israelgo Estatu sionistak palestinar herriaren aurka aurrera daraman genozidio basatiaren aurka deitu dugun bigarren greba eguna oztopatzeko.

Sakatu hemen gure salaketa-bideoa ikusteko.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu