Kongresuaren bideoak eta argazkiak

Bi egun ahaztezin izan ziren, eztabaidez, militantziako ilusioz, borrokako esperientziaz eta klaseko anaitasunez beterikoak. A Coruña, Uviéu, Xixón, Bilbo, Gasteiz, Bartzelona, Tarragona, Valentzia, Alacant, Granada, Almería, Málaga, Sevilla, Cádiz, Guadalajara, Segovia, Palentzia, Madril... bezalako lekuetatik etorritako 200 gazte baino gehiagok bete genuen Rosa Luxemburg Gunea otsailaren 22an eta 23an, eta gure historian grabatuta geratuko den XXI. Kongresua ospatu genuen.

Otsailaren 14etan DENOK MANIFESTAZIORA! Errepresiorik ez!

Urtarrilaren 30ean Hezkuntza Publikoaren aldeko greba deitu zen Nafarroan. Greban partehartze handia izan zen, eta milaka irakaslek kaleak bete zituzten hezkuntza-etapa guztietan ratioak jaistea, irakasleen egonkortasuna, lan-gainkarga arintzea, lan-baldintzak eta lan-baliabideak hobetzea eta erosteko ahalmena berreskuratzea aldarrikatzeko.

OTSAILAK 7 GASTEIZ · 18:30 IPARRALDE GIZARTE ETXEA

Israelgo erregimen kolonialak 50.000 lagunetik gora erail ditu Palestinan azken urtebetean, datu ofizialen arabera. Nolanahi ere, hainbat ikerketek (besteak beste, The Lancet medikuntza-aldizkari britaniarrarenak) ohartarazi dute kopuru hori 200.000tik gorakoa ere izan daitekeela, identifikatutako eta zenbatutako hildakoei gaitz infekziosoen, ur eskasiaren eta gosetearen ondorioz hiltzen ari direnak ere gehitzen badizkiegu. Gaur egun inor gutxi ausartzen da ukatzera genozidio planifikatu baten aurrean gaudela; halaxe adierazi dute, gainera, Francesca Albanesse NBEko errelatoreak edota Nazioarteko Justizia Auzitegiak, besteak beste.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu