Administrazio guztietako behin-behineko langile publikoak borrokan.
Bitartekoak “lege-iruzurrean”. Bertan daudenak bertan geratu behar dute!
(Abajo en castellano)
Ikasle Sindikatukook babes osoa adierazi nahi diegu Euskal Herrian administrazio guztietako behin behineko langile publikoak gauzatzen ari diren borrokari eta elkartzeko eta antolatzeko sortu duten plataformari. Guztiz bat egiten dugu beren aldarrikapenekin. Eusko Jaurlaritzak eta gobernu zentralak prekarietatea zabaldu dute urteetan zehar sektore publikoan. Murrizketa politikek hezkuntzaren, osasungintzaren eta zerbitzu sozialen kalitateari eragiteaz gain, bertako langileen lan baldintzei ere gogor eragin die. Lege iruzurraren bidez sortu duten egoera hori langileak zatitu, kaleratu eta zerbitzu publikoak errazago pribatizatzeko erabiltzen dute eskuineko gobernuek.