Emakume Aske eta Borrokalariak - Ikasle Sindikatua

Ez feminismo liberalik, ezta matxismo frankistarik ere!

Martxoaren 8ko greba orokor feminista baino egun batzuk lehenago, Ciudadanosek (Cs) ekitaldi publiko bat egin zuen eta bertan “feminismo liberala” defendatzeko dekalogo bat aurkeztu zuen. Gehiagotan ere saiatu da Albert Riveraren eta Ines Arrimadasen alderdia bere burua mugimendu feministaren zatitzat aurkezten, aberatsen alde egiten duen politika neoliberala zuritzeko.

Erregimenaren errepresioa garaitzeko modu bakarra kaleko borroka da!

Enlace al artículo en castellano

Martxoaren 24an Altsasu manifestazio erraldoi baten eszenatokia bihurtu zen. 7.500 biztanle dituen herri honetako ehundaka boluntario aritu ziren lanean jendetza ikaragarriaren harrera antolatzen. Hainbat pankarta eta informazio panel egin eta eskegi zituzten herrian zehar muntaia honen prozesu judizial eta errepresiboa azalduz, azpiegitura guztia antolatu zuten, aparkalekuak, informazio guneak, elkartasun puntuak, etab.

Manifestazioa martxoaren 24ean

12tan Altsasun. Av. Pamplona (bonberoen ondoan)

 

Martxoaren 7an Auzitegi Nazionalak argitaratu zuen Altsasuko gazteentzat 13 urte bitarteko kondenak berresten dituela. Frankismotik zuzenean datorren aparatu judizial honek argi utzi du epai honekin bide errepresibo gogorrenean aurrera egiteko asmoa duela. Argi utzi du, beste behin, justiziaren inpartzialtasun eta proportzionaltasunaren inguruko hitzontzikeria guztia gezur handi bat besterik ez dela, hainbat prozesu judizialetan ikusi dugun bezala.

Hipokresiarik ez! Kanpora EAJ eta eskuina M8tik!

Ohikoa duen hipokresiarekin, EAJ Euskal Herriko martxoaren 8ko grebara eta mobilizazioetara batzen saiatzen ari da. Bere afiliatuei eta ordezkariei greba onartzeko askatasuna emateko mezua zabaldu du, helburu argia batekin: apirileko eta maiatzeko hauteskundeetara begira aurpegia garbitu eta borroka feministak duen klaseko eduki antikapitalista desegin nahi dute. Baina praktikan, EAJ izan da, hamarkada luzez, Euskal Herriko emakumeen gehiengoa, orokorrean langile klasearekin batera, zapalkuntzarik gordinena jasaten dugun emakume langileak, gehien eraso eta kolpatu duena. Noski, eraso horien buruan ere badaude Itsaso Atutxa, Cristina Uriarte, Arantxa Tapia, etab., murrizketak eta pribatizazioa bultzatu baitituzte hezkuntzan eta osasun publikoan, zaharren egoitzetan, jantokietan, haur eskoletan, etab. Emakume horiek ere etengabe jarri dira patronalen eta inolako eskrupulurik ez duten esplotatzaileen alboan, hainbat eta hainbat emakume bizi baldintza duinen alde borrokara irten direnean. Guk argi daukagu: Kanpora EAJ martxoaren 8tik!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu