Deskargatu manifestua euskeraz

Descarga el manifiesto en castellano

Ikasle Sindikatutik argi dugu Euskal Eskola Publikoaz Harro gaudela eta horren alde borrokatzeko gaudela. Hemen azpian daukagun manifestua dugu abiapuntu, beste hainbat herrietako Euskal Eskola Publikoko komunitate eta plataformek, guraso elkarteek eta langile sindikatuek, ikasle eragileek eta 150 ikastetxe baino gehiagok sinatu duguna.

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO

Hezkuntza publikoa, historian zehar irabazitako lorpenik handienetako bat da, eta bere garapena gizarte honetan bizi garenon berdintasun eta ongizate mailako adierazlerik onena.

Hezkuntzarako eskubidea, beraz, Eskola Publikoan gauzatu da, denontzat eraikia, denona delako eta guztiontzat, zerbitzu publiko doakoa eta unibertsala eskaintzen duen bakarra. Tinko sinesten dugu hezkuntza publikoaren balioa, hezkuntza inklusiboa, euskalduna, laikoa eta doakoa, aniztasunean eta hezkidetzan konprometitua, berdintasunean eta kalitatean oinarritutakoa, ikasle guztien hezkuntza integrala eta gizarte-kohesioa bermatzen dituena.

Baina, zerbitzu publikoak eta bereziki eskola publikoa gobernuen jomugan daude. Azken urteotan, zerbitzu horien pribatizatze politika garbia eraman da aurrera eta hezkuntza ez da atzean geratu. Euskal Autonomia Erkidegoan, orain arte izan diren Hezkuntza Sailek eskola publikoari murrizketak ezarri eta irakaskuntza ekimen pribatu guztiei kontzertazioa eman diete. Ondorioz, hezkuntza sistema duala (publikoa eta pribatua-itundua) gauzatu da, ikasle guztiei aukera berberak eskaintzen ez dizkiena, beren egoera sozio-ekonomikoaren, jatorriaren edo erlijioaren arabera bereizi, eta jatorrizko ezberdintasunak mantentzen dituena. Integrazioaren aurka doan hezkuntza-sistema bat finkatu da, gizarte-zatiketa eta haustura bultzatzen dituena, sare publikoa bigarren mailara baztertuz. Sistema diskriminatzailea eta segregatzailea. Hori guztia diru publikoarekin finantzatuta.

Oraingo Eusko Jaurlaritzak irakaskuntza pribatuko patronalek askotan eskatu duten Hezkuntza Lege berri bat aurrera ateratzea nahi du, hezkuntza publikoko komunitate osoaren oposizioarekin: Ikasleen Guraso Elkarte guztiok eta irakaskuntzako sindikatu guztiak. Lege horrek, "zerbitzu publiko" kontzeptuan oinarrituta, desberdinak diren bi hezkuntza-sare (bat publikoa eta bestea pribatua), berdin finantzatuko ditu, politika pribatizatzaileetan beste urrats bat emanez. Gure sistema dualari eta horrek sortzen duen segregazioari eutsiko dion lege bat, LOMCEren babespean etorriko dena.

Horregatik guztiagatik, Euskal Eskola Publikoarekiko harrotasuna adierazi eta euskal hezkuntza-sistema osorako eskola bakarra aldarrikatu nahi dugu, herri bezala publikoaren, eskubide kolektiboen eta gure ume guztientzat aukera-berdintasunaren alde eginez.

 

MANIFIESTO EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO

La educación pública es uno de los mayores logros de la historia, y su desarrollo el mejor indicador del grado de igualdad y bienestar de todos los y las que formamos parte de esta sociedad.

El derecho a la educación se materializa así en la Escuela Pública proyectada como la escuela de todas y de todos, para todas y todos, la única que ofrece un servicio público gratuito y universal. Creemos firmemente en el valor de la educación pública, una educación inclusiva, euskaldun, laica y gratuita, comprometida con la diversidad y la coeducación, basada en la equidad y en la calidad, garantizando la educación integral de todo el alumnado y la cohesión social.

Sin embargo, los servicios públicos y la escuela pública en particular están en el punto de mira de los gobiernos. En los últimos años se ha llevado a cabo una política clara de privatización de estos servicios y la educación no se ha quedado atrás. En la Comunidad Autónoma Vasca, los sucesivos Departamentos de Educación han aplicado recortes a la escuela pública y concedido la concertación a todas las iniciativas privadas de enseñanza que la han solicitado. Así, se ha enquistado un sistema educativo dual (público y privado-concertado) que no ofrece las mismas oportunidades a todo el alumnado, diferenciándolo en razón de su situación socio-económica, procedencia, o religión, y reproduciendo las desigualdades de origen. Un sistema discriminatorio y segregador que va en contra de la integración, nos conduce a la división y ruptura social y relega a la subsidiariedad a la escuela pública. Todo ello financiado con dinero público.

El actual Gobierno Vasco pretende sacar adelante una Ley de Educación muy demandadapor las patronales de la enseñanza privada, una ley que cuenta con la oposición unánimede toda la comunidad educativa de la escuela pública: todas las asociaciones de familias y todos los sindicatos de la enseñanza. Una ley que, basándose en el concepto de "servicio público", supondrá financiar del mismo modo dos redes educativas diferentes, una pública y otra privada, dando así un paso más en las políticas privatizadoras. Una ley que mantendrá nuestro sistema dual y la segregación que genera, y vendrá amparada por la LOMCE.

Por todo ello, queremos mostrar nuestro orgullo por la Escuela Pública Vasca y reivindicar una escuela única para todo el sistema educativo vasco apostando como pueblo por lo público, los derechos colectivos y la igualdad de oportunidades para todos nuestros niños y niñas.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Zozketaren data berria: azaroak 21

200623 1

Koronabirusaren krisia dela eta, gure errifaren zozketa azaroaren 21era atzeratuko dugu. Halaber, kontaktu telefonoa aldatu beharrean gara. Informazio gehiago jasotzeko deitu 685 70 82 81 tlf zenbakira.

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu