Ikasle Sindikatuak ondorengo komunikatua babesten dugu eta geure atxikipena adierazten diogu. Beto politikorik ez!

Idatzi hau sinatzen dugun eragileok kezka handiz bizi dugu Bilboko eta Gasteizko jaietan sortu den egoera. Izan ere, hiru eragileri (Bilboko Luberri Konpartsari, eta Gasteizko GKSri zein Etxebizitza Sindikatuari) jaien antolaketan parte hartzeko eta txosna jartzeko aukera ukatzen ari zaie Mugimendu Sozialistarekin duten loturagatik, parte-hartze irizpide formal guztiak betetzen dituzten arren.

Emakume langilearen egun historikoak Euskal Herriko kaleak bete ditu berriro, hala nola estatu mailan, manifestazio handi eta jendetsuetan, emakumez, gaztez, langilez gainezka, gure klasearen indar aparta erakutsiz. Eta berriro ere, manifestazioen izaera antikapitalista argi geratu da eta ozen baino ozenago entzun dira ultraeskuindar negazionisten aurkako oihuak, Palestinako herriak jasaten duen genozidio sionista salatzen dutenak edota PSOEko ministroek ordezkatzen duten feminismo burgesaren itxurakeria seinalatzen dutenak.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu