enlace en castellano

Lantoki guztiak okupatu behar dira, eta borroka zabaldu, irabazteko!

Langile klasearen babes guztia Nissaneko garaipena lortzeko

Maiatzaren 28an, Nissan multinazionalak bere ekoizpen-jardueraren itxiera jakinarazi zion Gobernuari, Eremu Frankoan, Montcada i Reixac eta Sant Andreu de la Barcan. Hainbat hamarkadatan esplotatuz eta langileei eskubideak murriztuz irabaziak lortu ondoren, hamaika diru-laguntza eta laguntza publikoz baliatuz poltsikoak bete ondoren, parasito horiek langileekiko eta haien familiekiko mespretxua erakusten dute, 3.000 baino gehiago kalera botaz eta zeharkako 20.000 lanpostu baino gehiago suntsituz.

ELA, LAB, Steilas, UGT eta CCOO sindikatuek maiatzaren 18an eskolak berriro irekitzeko Eusko Jaurlaritzak egindako maniobrak salatzeko kaleratu duten komunikatua ezartzen dugu jarraian.

Ikasle Sindikatua bat gatoz salaketa horrekin, eta argi daukagu gure osasuna arriskuan jartzen duen erabaki honetan EAJren arduragabekeria gelditzeko modu bakarra sendotasunez erantzutea dela. Horregatik, irakasleen sindikatuei, gurasoen elkarteei eta gainerako gazte-erakundeei dei egiten diegu elkarrekin erantzuteko eta gurekin batera greba orokor mugagabea deitzeko maiatzaren 18tik aurrera.

 “Jendeak babesten gaituela ikusi dugu, lorpenak erdietsi ditugula, eta borrokak balio duela”.

Ikasle Sindikatuko eta Emakume Aske eta Borrokalariak-eko kideok gure elkartasun oso adierazi nahi diegu Bilboko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileei. Kolektibo honek urte askotan egin dio aurre prekarietateari eta pribatizazioak zerbitzu honetan dituen sekulako ondorioei. Egoera horren ondorioak langile eta erabiltzaileak sufritzen dituzte. Verónica Medina, langile eta ELAko delegatuak azaltzen digu.

“Denen artean erabaki genuen gure lanpostuen alde borrokatuko genuela eta geldirik ez ginela egongo”

Ikasle Sindikatuko eta Emakume Aske eta Borrokalariak-eko kideok Elena elkarrizketatu dugu, Dia supermerkatuko langilea eta ELAko ordezkari sindikala. Hainbat langilek, tartean Elenak, greba mugagabea bultzatu zuten duela hilabete batzuk eta garaipen garrantzitsuak lortu dituzte antolakuntza eta mobilizazioari esker. Hori dela eta, gure elkartasun osoa bidaltzen diogu berari eta bere kide guztiei.

Denak manifestaziora irailaren 21ean Bilbon, 12tan Euskadi Plazatik

(abajo en castellano)

Deskargatu orria

Bizkaiko metaleko langileek bost greba egun gehiago iragarri dituzte irailaren 20etik urriaren 4ko asterako. Sektorean lan baldintza duinen alde borrokatzen jarraitzea da helburua. Irailaren 21ean manifestazio bat egingo da Bilbon 12tan, eta bertan parte hartzeko deia luzatzen da langile klasearen osotasunari, gazteriari eta pentsionistei. Ikasle Sindikatutik greba deialdia babesten dugu eta irailaren 21eko manifestaziora batzen gara, gazteriari dei eginaz bertan parte hartzera.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu