Euskal Herri osoko milaka ikasle greba jarraitzen eta 8.000 Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizko manifestazioetan
2,4 milioi ikasle baino gehiago greban Euskal Herrian, Catalunyan, Galizan eta Estatuan!
Apirilaren 13 eta 14ko ikasle greba kolpe gogorra izan da PP eta EAJren hezkuntza politikentzat. Euskal Herriko, Catalunyako, Galizako eta Estatuko institutuak eta fakultateak masiboki itxi dituen greba arrakastatsuan argi geratu dira gure eskaerak: LOMCE eta 3+2 indargabetzea eta murrizketen, irakasleen kaleratzeen, euskararen aurkako erasoen edota unibertsitatetik eta LHtik kanporatzen gaituzten tasen amaiera. Euskal Herriaren kasuan, milaka izan gara greba egin dugunak hainbat institutu eta fakultateetan, eta 8.000 ikasle inguru izan gara Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizko manifestazioetan parte hartu dugunak.