Ikasle Sindikatutik argi dugu Euskal Eskola Publikoaz Harro gaudela eta horren alde borrokatzeko gaudela. Hemen azpian daukagun manifestua dugu abiapuntu, beste hainbat herrietako Euskal Eskola Publikoko komunitate eta plataformek, guraso elkarteek eta langile sindikatuek, ikasle eragileek eta 150 ikastetxe baino gehiagok sinatu duguna. Read More
Gamonaleko bizilagunek edo Madrilgo Osasun Publikoko langile eta erabiltzaileek erakutsi duten bezala, borrokarekin, batasunarekin eta eraginkortasunarekin posible da irabaztea. Horrela ulertu zuten martxoaren 22ko Duintasunaren Martxan manifestatu ziren bi milio pertsonek, M26 eta 27ko mobilizazio historikoetako ikasle mugimenduak eta hala ulertzen dugu guk ere. Horregatik, beharrezkoa da aurrera pauso bat ematea, indartsuago antolatzea eta mobilizazio handiagoak prestatzen jarraitzea.