(abajo en castellano)

Atzerapausorik ez! Irabazteko indarra dago!

Gasteizko Mercedes Benzeko langileak borroka eredugarria ematen ari dira patronalaren ofentsibaren aurrean. Enpresako zuzendaritzak, krisi ekonomikoa aitzakiatzat hartuta, langileak are gehiago estutzen saiatu da, seigarren gaua sartuz eta soldatak KPIaren igoeraren arabera eguneratzeari uko eginez, inflazioa %10,2ra iristen denean.

 

Solidaridad con la lucha del metal de Cádiz: Concentración 26 de noviembre en Bilbo, Arriaga, a las 18:00

Cadizko metaleko langileak greba eredugarria egiten ari dira lan eta bizi baldintza duinen alde, orain urte batzuk Bizkaiko metaleko langileek egin zuten bezala eta Euskal Herrian hainbat mobilizazio eta langile borrokek egiten jarraitzen duten bezala. Ikasleak ere borroka hau babestuz aste honetan grebara eta manifetazioetara batu dira.

(abajo en castellano)

MURRIZKETA ETA PRIBATIZAZIORIK EZ!
ETORKIZUN DUINA BORROKATU

Pentsionisten mugimenduak borroka eredugarria egiten jarraitzen dute 3 urteren ondoren. Astez aste herrietako plazak hartu dituzte eta manifestazio jendetsuetan kaleak bete izan ditugu eurekin batera, “batek ala besteak gobernatu, pentsioak defendatu” leloa aldarrikatuz. Etengabe azpimarratu duten bezala, pentsio publikoen aldeko borroka gazteon eta langile klase osoaren borroka ere bada. Horregatik, Ikasle Sindikatutik gure babesa adierazten diogu maiatzaren 29an egingo diren manifestazioei eta ikasle eta gazte guztiei horietan parte hartzeko dei egiten diegu.

(abajo en castellano)

Enplegu suntsiketarik ez! Gure oraina eta etorkizuna dago jokoan!

Denak manifestaziora apirilaren 11an Bilbon, 11:30etan Jesusen Bihotzetik

Tubacexeko langileen borroka eredugarriari gure elkartasun eta babes irmoa adierazi nahi diegu Ikasle Sindikatutik. Langileak otsailaren 15etik greba mugagabean daude enpresariek mahai gainean jarri duten kaleratze kolektibo basatiari aurre eginez.

(abajo en castellano)

Ostirala, otsailak 5 18:00tan konektatu hemen klik eginda

Pentsionistek borroka eredugarria ematen jarraitzen dute gure oinarrizko eskubideen alde eginez. Ez ditu ezer geratu, ezta pandemiak ere. “Batek ala besteak gobernatu, pentsioak defendatu” leloarekin, mugimendua batu dute, aldarrikapenak zabaldu dituzte enplegu duina defendatuz, pribatizazioaren eta murrizketen aurka eta langile eta gazteei borrokara dei eginaz. Izan ere, azken urteetan pentsioei eginiko murrizketak, edota hezkuntza publikoari eginak jatorri berbera izan dute: bankari eta enpresari handien irabazi ekonomikoak bermatzea.

Ikasle Sindikatutik eta Bizkaiko Pentsionisten Mugimendutik hitzaldia hau antolatu dugu, gazteek lehen eskutik ezagutu dezaten beraien borroka, duten esperientzia paregabea eta euren borrokara ere batu gaitezen. Animatu zaitez eta parte hartu hitzaldian.

Gaurko eta biharko lanpostu duinen defentsan, borrokak elkartzea da bidea.

Ez dugu euren krisia ordainduko!

(abajo en castellano)

Irailaren 30ean Gestamp multinazionalak Zamudion dauden Matriceria Deusto eta GTS lantegiak ixteko asmoa iragarri zuen. Automozioan lan egiten duen multinazional honek 230 langile kale gorrian uzteko asmoa du, lanpostu horiek suntsituz, urteetan zehar irabazi ekonomiko ikaragarriak izan ondoren.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu