ELA, LAB, Steilas, UGT eta CCOO sindikatuek salatu dute, Eusko Jaurlaritzak klase presentzialetarako itzulera ikastetxe bakoitzaren kontura uztea are arduragabekeria handiagoa izango litzatekeela
ELA, LAB, Steilas, UGT eta CCOO sindikatuek maiatzaren 18an eskolak berriro irekitzeko Eusko Jaurlaritzak egindako maniobrak salatzeko kaleratu duten komunikatua ezartzen dugu jarraian.
Ikasle Sindikatua bat gatoz salaketa horrekin, eta argi daukagu gure osasuna arriskuan jartzen duen erabaki honetan EAJren arduragabekeria gelditzeko modu bakarra sendotasunez erantzutea dela. Horregatik, irakasleen sindikatuei, gurasoen elkarteei eta gainerako gazte-erakundeei dei egiten diegu elkarrekin erantzuteko eta gurekin batera greba orokor mugagabea deitzeko maiatzaren 18tik aurrera.