Hamarnaka mila gaztek bat egin dugu ikasle greba feministarekin eta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako manifestazioetan parte hartu dugu. Historia egingo dugu berriro! Kapitalismoaren aurka, matxismoaren aurka, justizia patriarkalaren aurka, eta Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Ikasle greba feminista hau azaroaren 30eko greba orokor feminista historikoaren jarraipena da guretzat ere. Jakina, badaude arrazoiak eta indarra greba orokor feminista berriro deitzeko! Hori izango da bidea! Mobilizatzea, gelak eta lantokiak geldiaraztea eta antolatzea. Gaur arratsaldean denok mobilizazio bateratuetara!

Polizia Unibertsitatetik kanpora!

EHU errudun!

Joan den otsailaren 28an eta 29an Gasteizko EHUn MSko kideek eztabaida politikorako Herri Unibertsitateko jardunaldiak antolatu zituzten, ehunka ikasleren parte hartzearekin, Palestinako egoera, ezker abertzalearen historia edota feminismoa jorratzeko.

Ostegun gauean, unibertsitateko zuzendaritzak eskatuta, Ertzaintzaren talde handi bat Letretako Fakultatean sartu zen han bildutako gazteen aurka gogor oldartuz, Frankismo garaiko poliziak unibertsitateetan mobilizazioak erasotzen zituzten estiloan. Indar polizialen jarrera unibertsitatearen pribatizazioaren aurka eta gazteen eskubide politikoen alde borrokatzen dugun gazteak indarrez kanporatzea eta beldurtzea izan da.

Deskargatu kartela | eskuorria 

Gu hiltzen eta bortxatzen jarraitzen dute! Indarkeria matxista borrokatu!

Feminista iraultzaileak Gazako genozidioaren aurka!

MANIFESTAZIOAK 12etan

Bilbo: Arriaga Plazan / Donostia: Boulevard

Gasteiz: Andra Mari Zuria / Iruñea: Udaletxea

Indarkeria matxistak iaz ere marka guztiak hautsi zituen. 56 emakume erail zituzten, 2022an baino 7 gehiago; bortxaketak %53,2 igo dira eta sexu-eraso mordoa neska, haur zein nerabeen aurkakoak izan dira; ehunka salaketa judizial artxibatuta eta erasotzaileak kaleetan; milaka emakume salerosketaren, prostituzioaren eta alokairuko sabelen biktima…

Milaka lagun kalean matxismoaren, patronalaren eta EAJren Jaurlaritzaren aurka

 

Azaroren 30ean, milaka pertsona mobilizatu ginen Hego Euskal Herriko txoko guztietatik, emakumeok gure lanpostuetan pairatzen ditugun prekarietatea, nahiz zerbitzu publikoen eta zainketen murrizketa eta pribatizazio basatiak salatzeko.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu