enlace al artículo en castellano / Deskargatu kartela

Indarkeria LGTBIfobikoaren eta faxismoaren aurka: benetan garena izan nahi dugu!

LGTBI kolektiboaren zapalkuntza geroz eta jasanezinagoa da. Irainak, jipoiak, harriak botatzea eta hilketak – iaz A Coruñako Samukoa, esaterako– eta lau mutil gay hiltzeaz salatuta dagoen Bilboko serieko kriminalaren kasua besteak beste. Erasoak etengabe eta urtetik urtera hazten ari dira. EAEn aurten erasoak bikoiztu egin dira iazko datuekin alderatuta, 73 erregistratu ziren (748 Estatu espainiar osoan) eta Gasteiz da gorroto delitu gehien jaso diren hiria, bost urtetan hirukoiztu egin direlarik. Baina gure erasotzaileen alde egunez egun jartzen den justiziaren aurrean, hamar biktimatik batek bakarrik erabakitzen du salaketa jartzea. Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziaren datuen arabera, Espainiako Estatuan zigorrik gabe geratzen diren erasoen kopurua %93koa da.

Kalera ateratzen garen bakoitzean sentitzen dugun beldurrari diskriminazio askoz ikusezinagoen baina mingarrien zerrenda gehitzen zaio. Lana aurkitzeko gure sexu orientazioa ezkutatu behar dugu –LGTBI pertsonen % 86,6k beharrezkotzat jotzen dute lan elkarrizketetan ezkutatzea–, langabezia kronikora kondenatzen gaituzte –Trans komunitatean langabezia tasa %80an dago –, gure ikastetxeetara joatea infernu bihurtzen da – LGTBI ikasleen %49k eskola jazarpena jasaten dute –, edo gure gizarte eta familia eremuan etengabeko jazarpenena benetan garena izateko nahi hutsagatik – 13 eta 24 urte arteko LGTB pertsonen % 58ak baieztatu du “sexualitatez aldatu dezaten” konbentzitzen saiatu zaizkiela–. 2022an ere egunean daude “konbertsio terapiak”.

Itogarria da. Baina, zifra horiek guztiak publikoak eta ezagunak izan arren, badira LGTBI kolektiboaren aurkako gerrari eusten diotenak. Indarkeria matxista ukatzen duten berberak dira Hetero Harrotasunaren eguna behar dugula defendatzen dutenak, Francisco José Alcaraz Voxeko Andaluziako senatariak 2019an esan zuen bezala.

Gasteizeko pintada LGTBIfobikoek mezu argia utzi zuten: “Esto con Franco no pasaba”. Eskuinak eta eskuin muturrak, PPk eta Voxek, sekta katolikoek eta Elizaren hierarkiak, diskurtso homofobo, transfobo eta misoginoarekin, gure aurkako indarkeria sustatzen dute. Eta inpunitate osoz egiten dute. Kolektibo zapalduenetako bat jartzen dute jomugan, gizarteko sektore atzerakoienek eraso egin diezaguten. Faxistak LGTBI eskubideen aldeko auzoetan desfilatzera ateratzen dituzte, gurutzatzen diren guztiak jazarri eta izutzeko. Gobernuan dauden instituzioetn legeak bertan behera uzten dituzte LGTBI doktrinamenduaren aitzakian. Hori da Espainiaren defendatzaileek guretzat gordeta daukatena, “una, grande y libre” diote.

Horregatik guztiagatik, LGTBI mugimenduak argi utzi du bere zigilu antifaxista, eta gure borroka feministari, arrazakeriaren aurkakoari eta langile auzoetako zerbitzu publiko duinen aldekoari lotuta dagoela. Gay, lesbiana, bisexual, intersexual eta trans izateaz gain, langile klasearen parte garelako.

Gure kolektiboaren aurkako erasoen gorakada hori PSOE-UP Gobernu baten pean gertatzen ari da. Ez dugu soilik jasan behar izan PSOEk, Carmen Calvo buru zuela, ahal zuen guztia egitea Trans Legea aurrera atera ez zedin, edo Grande-Marlaskak istiluen aurkako taldeak bidaltzea LGTBIfobia salatzen zuten manifestazioak erreprimitzera. Gure bizitzak hobetuko dituen neurri errealik ikusi gabe jarraitzen dugu. Espainiako Gobuernuak azpimarratu du LGTBI kolektiboaren diskriminazioarekin amaitu behar dela. Baina nola egingo dute? Estatuaren aparatua eta frankisten epailetza garbitu gabe jarraitzen badute, Atzerritarren Legea eta proxeneten negozioa ukitzen ausartzen ez badira, PPren lan-erreforma aldatzen ez duen lan-erreforma garaipen handi gisa saltzen badigute, eta osasun publikoan inbertsio ekonomiko masiboa bermatu gabe jarraitzen badute, bereziki gazteria kolpatzen gaituzten gaixotasun mentalen gaitzetik ihes egin ahal izateko.

Onartutako legeak, 024 telefonoa martxan jartzea bezalako ekintza sinbolikoak edo politikari askok – EAJ eskuindarrak esaterako edo bestelako “progresistak” – homosexualitateari buruz egindako adierazpenak gorabehera, gure zapalkuntza gogortu egiten da kapitalismoaren krisiarekin eta eskuin muturraren aurrerapenarekin mundu osoan.

Gero eta gehiago gara hitzek ekintzek laguntzen ez badiete ezertarako balio ez dutela eta sistema honekin amaitu beharrean gaudela ulertzen dugunak. Maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, eta gure bizitzako egun guztietan, Aske eta Borrokalarietatik LGTBI bandera iraultzaile eta antikapitalista altxatzen dugu. Badakigu borrokak bakarrik egingo gaituela aske, eta kapitalismoarekin hautsiz bakarrik bermatu ahal izango ditugula benetan gure eskubideak, gure duintasuna eta merezi dugun errespetua.