Zergatik diogu “bake akordioa” iruzur hutsa dela?

  1. Gaza eta Israelen artean ez dago gerrarik, azken hilabeteetan zehar kalean aldarrikatu dugun bezala. 680.000 pertsona (hauetatik 380.000 umeak) erail dituen genozidio baten aurrean gaude; bonbardaketa, tiro eta planifikatutako gosetea erabiliz.
  2. Akordio honek Palestinaren okupazioa legeztatzen du. Netanyahuren hitzetan “Israelgo armadak Gazako zatirik handienean jarraituko du eta ez dute sekula Estatu palestinarrik aitortuko”.
  3. Palestinako herriaren aurkako holakaustoa ez da amaituko akordioa sinatuta ere. "Akordio" hori onetsi ondoren ere, Israelek Gazako hegoaldea bonbardatu du.

Palestinarentzat bakerik egon daiteke Netanyahu eta Trumpen eskutik?

Ez. Hau genoziden neurriko bakea da. Imajina al daitezke Hitler eta Mussolini juduen aurkako holokaustoa egin ondoren “bake akordio” bat sinatzen, eta beren ekintzegatik Nobel saria jasotzeko aukera?

Herri palestinarraren hiltzaileek, noski, ez dute hatz bat ere mugituko beren askatasunaren alde. Bake honek genozidak beren krimenetatik askatzen ditu eta egin dituzten basakerien gaineko erantzukizun oro kentzen die. Itun honekin ez da justiziarik eta askatasunik izango Palestinarentzat.

Baina, hau 2023ko urriaren 7an hasi zen?

Ez. Palestinak 1948tik jasan du okupazioa estatu sionistaren eskutik. Urte horretatik aurrera, Israelek, une horretan Palestinako lurraldean sortutako estatuak, gerra koloniala eta garbiketa etnikoa piztu zituen, eta Palestinako zatiaren %50 eta Jerusalem mendebaldea okupatu zituen. Nakba (“hondamendia” arabieraz) izan zen, 750.000 palestinarren indarrez kanporatzea, haien etxe eta lurren lapurreta, eta apartheidaren hasiera ekarri zituena. Israelgo indar armatuek 500 herri erre zituzten eta palestinarrei itzulera eskubidea ukatu zitzaien.

Hamarkada batzuk geroago, aurkitzen dugun egoera da palestinarrak Israelen menpe daudela, honek bere baliabideak (ura esaterako) kontrolatzen ditu, bere lurrak inbaditzen ditu bere etxeetatik kanporatuz eta palestinarrak hiltzen ditu, haurrak barne, inolako ondoriorik gabe. Hau da, palestinarrek ez dute inolako eskubiderik. Hemen duzu informazio gehiago.

Zergatik orain?

Palestina ia 80 urte doa okupazioa eta garbiketa etnikoa pairatzen eta 2 urte genozidio honekin, guztiok begira gauden bitartean. Genozidioa hasi zenetik milioika atera gara kalera. Baina azken asteotan sionismoaren eta inperialismo genozidaren aurkako mehatxu larri bihurtzen ari da, maila internazionalean, kaleko borroka hau: mobilizazio masiboak Belgikan, Erresuma Batuan, Frantzian, Marokon, Mexikon… hemen, espainiar estatuan milioika matxinatu gara, urriaren 2an egin zen ikasle greban eta kaleak bete zituzten urriak 4 eta 5eko mobilizazioetan.

“Nazioarteko komunitatea”, holokausto hau geldiarazteagatik hatz bat ere mugitu ez duena, fartsa hau iragartzen ari da orain, zalantzan jartzen eta desafiatzen dituen mugimendu bat desaktibatzeko.

Borrokak jarraitzen al du?

Borrokak aurrera dirau Palestina libre izan arte. Sarraski hau geldiarazteko mobilizatu garen milioien arreta desbideratu nahi du akordio honek. Akordio hau txalotzen duten gobernuek euren krimen propioen aztarnak ezabatu nahi dituzte, Israelgo estatu genozidarekin harremanik ez moztean. Hori da Pedro Sanchezen gobernuaren kasua.

Horregatik borrokatzen jarraitu behar dugu, benetako arma-bahitura exijitzeko eta estatu sionistarekiko harreman guztiak benetan mozteko. Elkartasun internazionalistak eta gure gobernuen aurkako presioak soilik hondatu ditzake sionismoaren planak, genoziden isolamendu ekonomiko eta militarra behartuz. Hau posible da! Horrela konkistatu genuen Irakeko gerrako tropen itzulera 2003an, eta horrela gelditu zen inbasio inperialista Vietnamen, masen borrokaz! inork ez digu oparituko ez bakea ez askatasuna Palestinarentzat!

Horregatik, Ikasle Sindikatutik dei egiten dizuegu urriaren 15 honetan ikasgelak hustera, gainera gure irakasle eta gainerako langile klasearekin aterako gara kalera. Ibaitik itsasora, Palestina izango da!