Manifestazioa goizez Gasteizen: 11:30etan Bilbo Plazatik
Arratsaldean 18:00etan Bilbo Gran Via 85. Donostia Alderdi Eder. Gasteiz Legebiltzarrean

Deskargatu kartela

EAJren Hezkuntza Legeari ez! Pribatizaziorik ez!
Euskal eskola publikoa defendatu!

Joan den azaroaren 30ean, greba masiboa egin genuen EAJ-PSEren hezkuntza lege pribatizatzailearen aurka eta euskal eskola publikoaren alde. Arrakasta horren ondoren, datorren abenduaren 14an Ikasle Sindikatuak dei egiten du ikasleen greba orokorrera, kaleetara ateratzeko gure irakasleekin batera, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek deitzen dutena.

Lege horrek itunpeko ikastetxe pribatuen patronalei eta Eliza Katolikoari baliabide gehiago emateko asmoa du. Kalitatezko hezkuntza publikoa jasotzeko dugun eskubidearekin amaitu nahi dute, kapitalista horien poltsikoak ederki betez!

EAJk hezkuntza pribatizatuen dagoen lurraldea bihurtu du EAE estatu mailan, eta bigarrena Europa mailan. Horren ondorio zuzena da jasaten dugun eskola-segregazio klasista larria. Langile familia xumeenetako seme-alabek gure eskola eta institutu publikoen bazterkeria are latzagoa eta egoera okerragoa jasango dugu bide horretatik.

Besteak beste, lege berriak ez du ezarriko euskarazko murgiltze eredua, ezta ikasle guztiei euskararen ikaskuntza eraginkorra eta integrazioa bermatzeko beharrezko baliabideak ere.

Abenduak 14: Ikasle eta irakasle, elkarrekin jo ta ke!

Ikasle Sindikatutik dei egiten dugu berriro gelak masiboki hustera eta kalera ateratzera, azaroaren 30ean egin genuen bezala, gure irakasleekin batera.
Pribatizazioarekin amaitu behar da eta euskal eskola publiko bakarra defendatu, %100 publikoa, kalitatezkoa, laikoa, zientifikoa eta euskalduna, doakoa haur hezkuntzatik unibertsitatera.

Eskatzen dugu:
• Utikan EAJren Hezkuntza Legea! Pribatizazioa gelditu! Ikastolak eta itunpekoak berehala sare publikoan sartzea! Euro publikorik ez irakaskuntza pribaturako!
• Euskara defendatuko duen eskola publiko baten alde! Hizkuntza murgiltze eredua %100 publikoa den sarean. Segregaziorik ez!
• EAEko BPGren %7ko inbertsio plana ikastetxe publikoetako hondamendi egoerari aurre egiteko. Testuliburuen eta eskola materialaren erabateko doakotasuna.
• Kaleratutako ikastetxe publikoetako irakasleak eta langileak itzuli. Ikastetxeetan milaka irakasle berehala kontratatzea.
• Gure osasun mentala defendatu. Hezkuntza publikorako psikologoak izugarri handitu, arreta behar duten ikasle guztiak artatzeko plana martxan jarriz. Hau larrialdia da, gure bizitza jokoan dago!
Batu zaitez Ikasle Sindikatura!