artículo en castellano

Gaur goizean Alex Garcia, Madrilgo Ikasle Sindikatuko idazkari nagusia, eta Victor Rodriguez gure erakundeko abokatua Plaza Castilla aldera joan dira, izan ere, atzo Madrilgo Puerta del Solen poliziak 19 gazte atxilotu baitzituen Pablo Hasel askatzearen aldeko mobilizazioan. Gure kideak atxilotuen egoeraz arduratzeko joan dira.

Metrotik irtetean, lau “antidisturbio” poliziek atzeman dituzte, motxilak arakatu dizkiete eta Ikasle Sindikatuko propaganda konfiskatu diete. Frankismoan bezala!! Agenteei identifikatzeko eskatu dietenean, uko egiteaz gain, borraz eraso diete bi kideei. Oraintxe bertan, La Paz ospitalera joan ari dira.

Ikasle Sindikatuak poliziaren eraso berri hau eta gazteen aurkako kriminalizazio kanpaina gaitzesten ditugu. Eraso hori publikoki eta epaitegietan salatuko dugu, eta ezker politiko, sozial eta sindikal osoari dei egiten diogu ahalik eta elkartasun handiena ematera egun hauetan poliziak erasotu dituen gazteei, adierazpen askatasuna defendatzeagatik atxiloturik dauden gazteei eta kolpatu dituzten gure kideei.