Articulo en castellano

Deskargatu kartela

Nahiz eta Hezkuntza Ministerioak eta Hezkuntza sailburuek ikasturtea normaltasunez hasi dela errepikatu behin eta berriz, ikasleok badakigu errealitatea oso bestelakoa dela.

Berrehundik gora ikasgela itxi dira gutxienez EAEn irailean eta 3 mila ikasle konfinaturik egon dira. Nafarroan ikasleen %1,3ak positibo eman dute eta %3a egon da konfinaturik. Administrazioak ematen dituzten datuak lausoak dira eta errealitatean hedapena, kontatzen dena baino handiago da. Baina datuez haratago, Eusko Jaurlaritzak esaterako, jantoki zerbitzuak kendu ditu, irakasle ordezkapenak ez dira betetzen eta ikastetxe askotan irakasleak gelak bikoiztu behar dituzte eta praktikan ezinezkoa egiten ari da klaseak ematen jarraitzea baldintza tamalgarri horietan.

Argi dugu: egoera hori saihestu zitekeen Hezkuntza Ministerioak eta Hezkuntza Sailek hezkuntza publikoa erreskatatzeko plan bat abian jarri izan balute, ikasgela bakoitzeko ratioak 15 ikaslera jaitsiz, eta irakasleak, osasun-langileak eta garbitzaileak kontratatuz, ikastoki duinak egokituz..

Pandemiak gordintasun osoz utzi du agerian egungo EAJko edo PSOEko gobernuburuek hezkuntza publikoarekiko duten axolagabetasuna. Ikasgeletako masifikazioa, hezkuntza langileen lan baldintza prekarioak eta langile familietako ikasleok jasaten dugun bazterkeria aspalditik dator, eta hezkuntza publikoari eginiko murrizketa politiken ondorio zuzena dira. Hezkuntza Ministerioak eta autonomietako hezkuntza sailburuek martxotik ez dute irakasle eta langile gehiago kontratatzeko, errefortzuak indartzeko eta ikastetxeak benetan seguru eta duinak egiteko inolako inbertsio sakonik egin. Baina dirua barra-barra egon da enpresaburu eta bankari handien irabazi ekonomiko erraldoiak bermatzeko.

Ikasle Sindikatutik gure ahotsa altxatzera eta ikastetxeetan erantzuna antolatzera dei egiten dugu, egoera berehala aldatzeko. Gida honek horretan lagundu lezakeela uste dugu.

1. Jar zaitez kontaktuan Ikasle Sindikatuarekin, telefonoz 622 17 41 22 edo emailetara idatziz.

2. Antolatu asanblada bat zure ikastetxean, denen artean adosteko ikusten diren arazoak, aldarrikatu beharreko puntuak eta borroka plan bat. Kartel eredu bat deskargatu daiteke hemen.

3. Ekintzak antolatu zuen eskaerak ikusarazteko eta ikastetxean ikasle, irakasle eta abarren babesa lortzeko. Pankartak, kartelak, kartulinak erabil daitezke, salatu edo aldarrikatu beharrekoak adieraziz eta ikastetxeko atean, korridoreetan eta eskoletan zintzilikatu, ikasleen borroka ikusarazteko.

4. Sinadura-bilketa antolatzea, institutuko hezkuntza-komunitatearen artean, auzoan edo herrian irakasleak kontratatzea, ratioak jaistea eta abar exijituz. Egoera salatzeko manifestu bat ere egin daiteke, eskoletan bozkatu eta ikastetxeko zuzendaritzari, Hezkuntza Sailari eta Hezkuntza Ministerioari berari helarazi.

5. Ikastetxeetan dauden arazoen argazkiak egitea: segurtasun-distantziarik gabeko mahaiak, pilaketak atean, etab. Sare sozialetara hurbiltzea, @ikaslesind etiketa jarrita.

6. Patio orduan eserialdi bat, paroi bat edota kontzentrazio bat antolatzea ikastetxeko atean, ikasle eta irakasleek gure ezinegona agerian jar dezagun.

Gurekin harremanetan jartzen bazara, ekintza horiek guztiak eta beharrezkoak direnak antolatzen lagunduko dizugu, eta horiek guztiak oso positiboak eta garrantzitsuak izango dira. Funtsezkoa da gure ahotsa entzutea! Ezin dugu onartu egoera hau, non gure osasuna etengabe bizi den eta hezkuntza publikorako dugun eskubidea erabat zalantzan jarritako baldintza duinetan!