(artículo en castellano i català

argazki eta bideo galeria

Duintasun irmoa erakutsiz, Katalunian milioika pertsonek kaleak hartu dituzte. Urriaren 14ko goizetik hasita, gazte eta langileen altxamendua ikusi ahal izan dugu, Auzitegi Gorenaren epaiaren aurkako protesta gaindituz, 78ko erregimenarekin hautsiko duen eta politika kapitalistekin amaituko duen Kataluniako errepublika gauzatzeko erabaki irmoz borrokatzen duena. Errepresio basatiak eta manipulazio kanpainak ezin izan du mugimendu hori gelditu. Batez ere Euskal Herritik eta baita Estatu mailako hiri askotatik egindako elkartasun mobilizazioek argi utzi dute ez ditugula beren gezurrak irensten.

Borroka eredugarri horretan, gazteak lehen lerroan egon dira. Sindicat d’Estudiantsek deitu zuen 72 orduko grebaren baitan, ikastetxe eta fakultateak hustu eta Catalunya guztiko kaleak bete dituzte. Prateko aireportua okupatzen, askatasun martxa erraldoietan, eserialdietan eta arratsaldeko mobilizazioetan herri bat ikusi dugu altxatzen. Urriaren 18ko greba orokorrean deituriko manifestazioetan milioitik gora izan ziren Bartzelonan eta beste milioi bat inguru Catalunyako hiri ezberdinetan.

Urriaren 30 eta 31ean ikasleak berriro greba egin zuten, hiriburuetan manifestazioak eginez. Oraingoan, Sindicat d’Estudiantsen pankartetan “per una vaga general de 48h, treballadors i estudiants units i endavant” eta “per la república dels treballadors i el jovent, som la revolució” irakur zitezkeen, milaka gazterekin atzean.
Zalantzarik gabe, gazteak bidea zein den erakusten ari dira. Errepublikaren aldeko borroka langile eta gazteen kaleetako mobilizazioan oinarritzea, eduki antikapitalista argia ematea eta goranzkoa izango den borroka plan konkretu batekin aurrera jarraitzea, greba orokorretan oinarrituz. Eredugarria benetan.