• 1
  • 2
  • 3

KLIKATU HEMEN ETA SARTU ZURE DATUAK INPRIMAKIAN

Elkarrizketa Altsasuko gazteen amei

Articulo en castellano

Bi urte baino gehiago igaro dira 2016ko urriaren 15ean Altsasun, taberna atari batean, bi guardia zibil eta beren bikotekideak tartean hartu zituen liskar baten harira, herriko zortzi gazteri ekintza terroristak egitea leporatu zietenetik. Gertakari hori zuzenean Auzitegi Nazionalera eraman zen muntaia judizial bat bihurtzeko, komunikabideen kanpaina mediatiko izugarri batek lagunduta.

Zortzi gazteak kriminalizatzeko eta ETAren agindupean jarduten zutela leporatzeko helburuarekin etengabeko manipulazio polizial, judizial eta mediatiko lotsagarri bat jarri zen abian. Muntaia hori funtsezkoa izan da zortzi gazteak denera 79 urteko espetxe zigorrera kondenatzeko erabakian. Adur, Jokin eta Oihan kartzelan daude 2016ko azaroaren 14tik, Iñaki, Aratz eta Julen, berriz, 2018ko ekainaren 5etik.

Altsasuko kasua ez da kasu isolatu bat. Diktadura frankistaren oinordeko den justiziaren eta funtsezko postuetan ehunka atzerakoi eta ultraeskuindar mantentzen jarraitzen duen Estatu aparatuaren beste ondorio bat da.

Urte hauetan milaka langile, gazte eta pentsionista atera dira kalera mobilizazio erraldoiak eginez murrizketa sozialen eta eskubide demokratikoen aurkako erasoen aurrean. Mugimendu honen aurka egiteko, eskuinak, Estatu aparatuak eta 78ko erregimena sostengatzen duten alderdiek deriba autoritario bat jarri duten abian, nazionalismo espainolista amorratuan bildua. Milaka polizia erabili dituzte erabakitzeko eskubidea gauzatzen saiatzeagatik Kataluniako herria gogor erreprimitzeko. Altxamendu militarreko delitua egotzi die buruzagi independentistei 2017ko urriaren 1ean hautestontzi batzuk jartzeagatik. Espetxe zigorrak ezarri dizkiete raperoei, txiolariei eta umoristei Eliza eta monarkia iraintzeagatik edo ustez terrorismoari “gorazarre egiteagatik”, eta ehunka ekintzaile sindikal eta ezkerreko militante auziperatu dituzte.

Bestalde, diktadura frankistaren apologistak oso eroso defendatzen dute beren diskurtsoa telebistan eta komunikabideetan, banda faxistek inpunitate osoz erasotzen dute, La Manadako bortxatzaileak ezin baino leunago tratatzen dituzte eta aske jarraitzen dute, eta etxe kaleratzeak egiten dituzten eta milaka familiei estortsioa egiten dien enpresari eta bankariek epaileen eta sistemaren babes guztia dute.

Ezker Iraultzaileko kideok eta Langileen Internazional baten aldeko Komitekoek (CIT/CWI) Altsasuko gazteen aldeko elkartasun internazionalerako kanpaina bat jarri dugu abian. Gaur beraiek izan dira, baina muntaia hauek ohikoak dira mundu guztian, langileen eta gazteen borroka gelditzeko. Soilik elkartasunak eta mobilizazio masiboak garaitu ahalko ditu.

Kanpaina hau zabaltzeko eskatzen dizuegu kide guztiei:

•              Babes adierazpen hau sinatu dezazuen eta zuen erakunde, elkarte eta sindikatuetan zabaldu dezazuen mundu guztian zehar.

•              Elkartasun bideo eta argazkiak bidali ditzazuen elkartasuna ahalik eta urrunen iritsi dadin twitterren @altsasugurasoak, @EzkIraultzailea eta @socialis_world aipatuz.

Altsasuko gazteak askatu!

Hartu parte kanpainan ondorengo adierazpena sinatuz eta bidaliz:

Altsasuko gazteak askatu! Aski da! Muntaia polizialik ez!

Azpian sinatzen dugunok gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu estilo frankistan eginiko muntaia polizial baten biktima izan diren Altsasuko gazteei, beren senideei eta lagunei eta Altsasu Gurasoak plataformari.

Altsasuko zortzi gazteak eskuinak eta Estatu aparatuak Euskal Herriko gazteria eta zapalkuntzaren aurka ahotsa altxatzen duen oro kriminalizatzeko kanpaina baten biktima izan dira. Ez dira bakarrak. Boteretsuen zerbitzura dagoen justiziak azken urteetan muntaia judizial mordoa antolatu ditu, borrokalari sozial, sindikalista, ezker borrokalariko militanteak, independentistak eta kultur langileak espetxeratuz eta erbestera behartuz. Egin duten “delitua” adierazpen, antolakuntza eta manifestatzeko eskubideak defendatzea izan da Estatu espainiarraren deriba autoritarioaren aurrean.

Gure ahotsa batzen dugu Iruñean eta Altsasun azken urteetan mobilizatu diren milaka eta milaka pertsonekin batera, honakoa eskatuz: bidegabeki espetxean dauden zazpi gazteak berehala aske uztea, behin eta berriz inposatu nahi dizkieten terrorismo karguak atzera botatzea, judikaturatik elementu frankistak garbitzea eta muntaia polizialekin amaitzea.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu